Gaztetxe tourra igandean Uztaritzen hasi eta Ipar Euskal Herriko gaztetxeetatik pasako da iraila eta azaroa bitartean. Helburua, “balore komunek batzen dituzten gazteen arteko loturak atxikitzearen garrantzia oroitaraztea”.
“Gaztetxeak gure kulturaren adierazpide eta bizigune dira Euskal Herriko txoko guzietan. Azken 20 urteetan gaztetxeetako kideek EHZ proiektuan parte hartzen dute laguntzaile gisa”, adierazi dute EHZko antolatzaileek ohar batean.
Kontzertuek, triki-poteoek, bazkariek edo gaztetxeetako lagunei bururatzen zaien beste edozein ideiak leku izango dute Gaztetxe tourrean: “Festa giroan elkartu, trukatu eta partekatzeko aukera izango da”.
EHZko antolatzaileek azaldu dutenez, ekimen honek laguntzaile berriak bildu eta jaialdiaren eta gaztetxeen proiektuak ezagutzeko aukera emango du.
Hauek dira Gaztetxe tourraren hitzorduak:
Iraila:
28 Uztaritze (Lapurtarren Biltzarra)
Urria:
3 Donapaule
11 Makea
18 Hazparne
24 Itsasu
Azaroa:
22 Azkaine
28 edo 29 Donibane Garazi
Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.
Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.