argia.eus
INPRIMATU
Arrotxapeako gaztetxearen aurkako epaiketaren atarian, ehunka lagun bildu dira gune autogestionatuen aldeko martxan
  • Gaztetxeak arriskuan daude Iruñean, eta horien beharra aldarrikatzeko 500 lagun inguru batu ziren larunbateko manifestaziora.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2018ko urriaren 29a

Arrotxapea gaztetxeko hiru kide epaituko dituzte asteazken honetan, hilaren 31ean. Fiskalak 40.000€ eskatzen diete, eta horrez gain, Arrotxapearen etorkizuna airean dago, Maravillas eta Sugarra gaztetxeena bezalaxe. Hori salatu eta gune autogestionatu hauen beharra aldarrikatzeko, 500 bat lagun bildu ziren larunbatean Iruñean buruturiko manifestazioan.

<< Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.