argia.eus
INPRIMATU
Gaztetxea lortu dute Etxaurin
  • "Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".

Gedar @GedarLangileKZ 2025eko irailaren 05

Gaztetxe berri bat ireki dute Euskal Herrian, oraingoan, Etxaurin (Nafarroa). "Azken hilabeteetako lan handiaren ostean" lortu dute espazioa, eta Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, "bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat jotzen" dute. "Orain, lanean jarraitzeko momentua da, espazio hau herriko zein bailarako gazte eta ez hain gazteentzako gune erreferente bat bilakatzeko".

Albiste ona ematearekin batera, Etxauriko kideek elkartasuna erakutsi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei": "Jarrai dezagun mundu berri bat eraikitzen. Jarrai dezagun beste jendarte eredu baten alde borrokatzen. Kontraboteretik Herri Boterea eraiki".

Etzi, irailaren 5ean, Gaztetxeko lehenengo bilera irekia egingo dute. Arratsaldeko 19:30erako jarri dute hitzordua, Gaztetxean bertan.