Gazteok Euskal Herrian ikasi nahi dugu!

  • Erlojuaren orratzek egunari hasiera eman diote. Apunteak hartu eta korrika irten zara etxetik. Urduritasuna. Ordua da, heldu da azkenean. Tik-tak. Aurrera begira, lerro zuzenean eta bakarrik eserita. Isiltasuna. Hasi da azterketa, hasi da selektibitatea.

2018ko ekainaren 05a

Ikasleok aspalditik daukagu agenda gorriz markatuta ekainaren 6, 7 eta 8an. Bigarren batxilergoko urte osoa, egun hauen esperoan egotera kondenatu digute. Honek dakarren estres eta urduritasuna kontuan harturik, ezertarako balio ez digun kurtsoa bilakatu da.

Banaka eserita, proba indibidualki pasatzera behartuak gaude, gure arteko lehiakortasuna sustatu eta normalizatuz.  Ea nork ateratzen duen notarik altuena, ea nor den “azkarrena”.  Sari bezala, geroz eta garestiago bihurtzen ari diren unibertsitateko graduetan sartzeko plaza mugatua izango duzu.  Nahi duguna ikasi ordez, “tokatzen dena ikasi” da logika. Azterketa bateko emaitzen arabera ikastera kondenatuta gaude.

Azterketa orrietatik altxa dezagun burua eta begiratu dezagun haratago. Gure bizitzak eta bizi proiektua norabidetzeko presio, ahalegin, txantaje, erregu zein mehatxuak aspaldi gure bizitzan iltzaturik daude. Familia, hedabide, instituzio publiko edota enpresek zer ikasi behar dugun iradokitzen digute. Hitz goxoz pozoituriko gomendioen bidez batzuetan, autoritatearen irmotasun hotzaz beste hainbatetan.

Izan ere, sistema kapitalista patriarkalaren koordenadetan diseinatua dago egungo hezkuntza. Kapitalak beharrezkoa duen lan indar kualifikatua izatera kondenatu nahi gaituzte. Status quoa ezbaian jarriko ez duen gizabanako indibidualista, atomizatu eta otzanean bilakatu nahi gaituzte.

Kapitalismoaren erabateko hegemoniaren ondotik, alternatibarik ez dagoela sinestarazi nahi izan digute. Kapitalismo gizatiar bat posiblea denaren iruzurraren gainean, kapitalismorik basatiena sustraitzen doa

Kapitalismoaren erabateko hegemoniaren ondotik, alternatibarik ez dagoela sinestarazi nahi izan digute. Kapitalismo gizatiar bat posiblea denaren iruzurraren gainean, kapitalismorik basatiena sustraitzen doa.

Neoliberalismoaren aldeko apustuak Espainiar eta Frantziar estatu atzerakoien politika kontserbadore, jakobino zein espainolistak izan ditu bidelagun. Uztardura horretatik, EU2020 eta Bolonia unibertsitate planak ez ezik, Hego Euskal Herrian LOMCE bezalako hezkuntza erreformak ernaldu dira.

Euskal Herriak proiektu emantzipatzaile baten mesedetan bere neurrira egokitutako hezkuntza eredu propio bat eraiki ahal izatea mugatzea izan dute xede erreformek. Espainiar eta frantziar sentimendu nazionalaren irakastearen eta hezkuntza merkantilizatzearen mesedetan, noski.

LOMCE lege madarikatua hezkuntza ibilbidearen egokitzerako aitzindaria da. Ikasleen  arteko lehiakortasuna bultzatzen du, baita ikastetxeen artekoa ere. Ikasleok oso ondo ezagutzen ditugun errebalidak (mailaz aurrera egiteko ezartzen zaizkigun azterketak) inposatzen dizkigute, geroz eta lehenago formakuntza ibilbide espezializatuagora bideratzeko asmoz. Karga ideologiko sakoneko erreforma baten aurrean aurkitzen gara, espainolizazio, merkantilizazio eta matxismoa bultzatzen dutelarik.

Lanbide Heziketen bereziki hezkuntza dualaren aldeko apustua ildo honetatik ulertzen dugu. Merkatuaren beharrei egokituz, lan indar espezializatua ekoizteko bitarteko bat bilakatu da. Azken urteetako lan erreformei esker gazteei bideratutako kontratazio erabat prekarioekin bat egiten duena bide batez.

Aldi berean gainera, Bolonia eta EU2020 planen inposizioak, unibertsitateetako ateak itxi eta elitizazio prozesu bat ekarri du, merkatu askearen beharrizanetara moldatzeko. Tasen igoerak, klase presentzial eta derrigorrezkoak (lan batekin bateraezina dena), graduen balioen galera eta “masteritisa” ... adibide batzuk baino ez dira.

Elite ekonomiko eta politikoek hautua egina dute, bistan da. Espainiako Estatuak eta oligarkiak dagoeneko diseinatua du haien neurrira egindako hezkuntza eredua. Baina alternatibarik ez dagoela sinestetik urrun, zapalkuntza guzti hauen aurrean, ikasleok argi daukagu gure koordenadak nondik igarotzen diren

Elite ekonomiko eta politikoek hautua egina dute, bistan da. Espainiako Estatuak eta oligarkiak dagoeneko diseinatua du haien neurrira egindako hezkuntza eredua. Baina alternatibarik ez dagoela sinestetik urrun, zapalkuntza guzti hauen aurrean, ikasleok argi daukagu gure koordenadak nondik igarotzen diren.

Urte askotan zehar erakutsi dugun bezala, antolatzeko eta borrokak pizteko ikaragarrizko gaitasuna du ikasleriak. Inposizioen aurrean arkatzak zorroztu eta, hezkuntza komunitatearekin bat eginez, Euskal Herriak hezkuntza sistema propio eta askatzaile baten alde  piztutako Ikasleok Zorrotz dinamikak freskotasuna eman dio ikasturte honi. Baina oraindik asko dago egiteko.

Merkatuen logika ankerraren gainetik, hezkuntza herritik eta herriarentzat izan dadin borrokatzen dugunok burujabetza hezkuntzatik eraiki behar dugu. Hezkuntza sozialismoaren eta feminismoaren eraikuntzan euskarri izan behar du, eta hau ezinezkoa izango Euskal Herriak bere hezkuntza eredua adostu ezin duen bitartean. Independentzia da ikasleriari egitasmo emantzipatzaile bat egikaritzeko ateak irekiko dizkion giltza.

Ikasleok Euskal Herrian bizi eta ikasi nahi dugu, herritik sortu eta herriarentzako izango den hezkuntza propioarekin. Euskalduna, hezkidetzailea, parte hartzailea, kolektiboa, kritikoa, feminista eta ez baztertzailea den hezkuntza sistema eraikitzeko. Horrelako Euskal Herria nahi eta egingo dugulako, gazteon oraina borrokan da!

 

Eztizen Artola eta Garikoitz Mancisidor.

Ernaiko kideak.

 

Kanal honetan artxibatua: LOMCE legea

LOMCE legea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-20 | Topatu.eus
Azterketa arrotzen aurka Bilboko kaleak hartu dituzte ikasleek

Ikasleok Zorrotz dinamikak deituta manifestazioa egin dute Arriagatik ehunka ikaslek 'Azterketa arrotz, ikasleok zorrotz' lelopean. Azterketa eta erreforma arrotzen aurrean eta Euskal Herri burujabearen bidean hezkuntza "herritik eta herriarentzat" eraikitzea galdegin dute.


Sexu bereizketa egiten duten eskolak diru publikoz laguntzea ontzat eman du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Espainiako Estatuko Konstituzio Auzitegiak atzera bota du PSOEk LOMCE legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa, eta ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten eskolei diru-laguntza publikoak ematea zilegitzat jo du.


2018-03-07 | Hala Bedi
LOMCE eta Heziberrik "inposatutako" azterketari planto egiten hasi dira Arabako zenbait zentro

San Ignacion, Luis Elejalden, Aresketan… planto egin diote LH 6. mailako kanpo ebaluazioari. Hezkuntza Plataformen Topagunetik kalifikazio sistema “inposatu” honi planto egiteko deia luzatu zuten eta elkarlanean ari dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak.


2018-02-28 | Hala Bedi
LOMCE eta Heziberrik "inposatutako" azterketa Arabako 27 ikastetxetan egin nahi dute

Luis Dorao, San Martin, Lukas Rei, Barandiaran, Umandi… Arabako 27 ikastetxe hauetatik 19 publikoetan egin nahi ditu frogak Eusko Jaurlaritzak martxoaren 5etik aurrera Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan. DBHn ere Pisa azterketa egitera deituko dituzte 4. mailako ikasleak maiatzean.


Euskal eliteen menpe

Berriki jakin ditugu euskal hezkuntzaren emaitza kezkagarriak. Duela luze ez dela, PISA txostenak (Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programak) eman zigun lehen zaplaztekoa, emaitza oso kaskarrak lortu zituztelako gure ikasleek. Izan ere, sinetsarazi ziguten Eusko Jaurlaritzatik hemengo irakaskuntza oso maila gorenekoa zela,  Espainiako Estatuan “oasi” bat, baina emaitza txar horiek dagokigun lekuan jarri gaituzte.

Ez da harritzekoa emaitza horien zergatia. Ez dugu ahaztu... [+]


Kanpo azterketen "negozioa" salatu eta baliorik ez dutela esan du Steilasek

Ebaluaketak "merkatu eta politika neoliberalen menpe" daudela kritikatu du sindikatuak eta proba "jarraitu eta hezigarrien" aldeko dokumentua aurkeztu du.


Itxialdiak, greba egunak, borroka asteak eta elkarretaratzeak hezkuntzan

Hezkuntza arloan bero bukatu zen ikasturtea EAEn eta indartsu ekingo diete berriz murrizketen aurkako mobilizazioei: abendura bitartean, greba orokorra eta arloz arlokoa, itxialdiak, elkarretaratzeak, solasaldirako tarteak, salaketa egunak, borroka asteak eta manifestazioak iragarri dituzte unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Egutegi zehatza ikusi dezakezue argazkian.


2017-06-20 | Unai Brea
Hiru ikastetxetik batean ez dituzte Jaurlaritzak ezarritako kanpo-probak egin

Maiatzaren bigarren hamabostaldirako Lehen Hezkuntza eta DBH amaierako ebaluazio-azterketak deituta zituen Eusko Jaurlaritzak 90 ikastetxetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian jakinarazi duenez, 27tan ezin izan dute proba egin, ikasle gutxiegi egon dela eta.  


Kanpo-azterketa 79 ikastetxetako LH 6ko ikasleei eta 90 institututako DBH 4koei egin nahi die administrazioak

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko hainbat ikastetxetara bidali duen oharra zabaldu du Hezkuntza Plataformen Topaguneak: maiatzaren 15etik 31ra, EAEko 30 ikastetxetan egin nahi dute kanpo-ebaluazioa Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta beste 60 institututan DBHko 4. mailan. Nafarroan, 49 ikastetxe eta 30 institututan egin nahi dutela adierazi dio Nafarroako Gobernuak Berriari.


Ikasle mugimendu euskaldun, galiziar eta katalana
Hezkuntza propioaren aldeko borrokak batuta

 “LOMCEren xirimiriak berdin-berdin busti ditu nazio zapaldu guztiak”. Hala esan digute Hego Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako ikasle mugimenduek. Hiruengana jo dugu, konta diezaguten egunerokoan nola egiten dioten aurre geldirik baina bizirik dagoen Espainiako hezkuntza legeari.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude