Gazteok ere UdazkenFest-era!

  • Euskal Presoak eta iheslari politikoak etxean nahi ditugu. Denon erantzukizuna da! Segi dezagun bada lanean. Datorren urriaren 1ean, aukera polita dugu Gasteizen egongo den Udazkenfest-en.


2016ko irailaren 27an - 09:18

Dispertsioak 27 urte bete ditu, Euskal Preso Politikoen Kolektiboari ezartzen zaion zigor neurri honek bi helburu dituelarik: kolektiboaren kohesioa apurtzea eta honen kideak bere ingurutik aldentzen saiatzea. Espainiar eta frantziar estatuek diseinatutako neurri anker honek (PNV-ren laguntzaz, noski), ez du ez bata ez bestea lortu. Azken finean, dispertsioak senide eta lagunak zigortzeko baino ez du balio, maite ditugun horiek ez ditugulako bakarrik utziko eta astebururo bisitan joango garelako.

Gazteok asko dugu esateko gai honen inguruan, errepresioaren atzaparrak askotan kolpatu gaituelako, eta ehunka izan direlako atxilotuak, torturatuak, espetxeratuak eta dispertsatuak izan diren gazteak. Ezin ahaztu ere, hauetako batzuek atzaparretatik ihesean mugaz beste ezkutuan egon behar izan direnak asko eta asko izan direla, eta badirela.

Euskal Herriko gazteria beti egon da estatuaren jomugan, gure borrokarako grinak eta irudimenak Euskal Herri askea eraikitzeko ireki dituen aukerengatik. Iluntasunik beltzenean argitasuna aurkitzen badaki herri honetan. Eta garai berriak bizitzen ari ditugun arren, gatazkak bere horretan dirau.  Besteak beste oraindik ehunka direlarik ziega ilunetan bahituta edota ihesean dauzkagun kideak eta lagunak.

Bada garaia gurera ekartzeko, etxean eta aske izateko. Euskal Preso eta Iheslari Politikoen kolektiboa osatzen duten kideek asko dute esateko eta irakasteko. Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera ekartzeak bere biziko garrantzia dauka. Baina ezin gara zain geratu, aurreko belaunaldiek egindakoaz ikasiz borrokaren lekukoa hartu behar dugu. Gazteok ez garelako etorkizuna,gazteok oraina gara, eta oraina bizitzeko jaio gara! Hautabide Independentistan sakonduz, errepresaliatu politikoak etxetik gertuago izango ditugu, txanpon berdinaren aurpegiak baitira.  Euskal Estatua eraikitzen goazen heinean, preso eta iheslariak gurekin ekarriko ditugu, ez ditugu atzean utziko!

Horregatik, deia luzatu nahi diogu gazteriari: antolakuntzaz eta borrokaz, denok batera, berriro ere irudimena eta grina erakutsiz Euskal Preso eta Iheslari Politikoen etxeratzeko baldintza eta aukera berriak ireki ditzagun. Denon erantzukizuna da! Segi dezagun ba, gure auzo, herri, hiri, ikastetxe, unibertsitate, lantegi, taberna, gaztetxetan lanean, bakoitza bere esparruan, baina lanean. Datorren urriaren 1ean, aukera polita dugu Gasteizen egongo den Udazkenfest-en.

Ez dute ulertzen, ez dute ulertu nahi, gure maitasuna, harrotasuna, haien gorroto eta mendeku gosea baino askoz indartsuagoa dela. Ez dute ulertzen, ez dute ulertu nahi, ilargiraino joan behar badugu bisitan, ilargira goazela! Denak ala inor ez, denak ala ezer ez. Euskal Preso, Iheslari edo Deportatu bakarra dagoen bitartean, herri hau ez delako aske izango. Gu izan behar gara dispertsioa ezagutuko dugun azken belaunaldia. Presoen ziegetako giltzak haiek dituzte, baina kendu eta ateak irekiko dizkiegu, hau izan dadin azken bisita, azken bidaia, udazken guztietan azkena. Gazte borrokaz, preso eta iheslariak etxera!

Ibai Intxaurrondo (Arabako Ernaiko kidea)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude