Gazteluma lehiaketan aldaketak egin dituzte


2008ko ekainaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Elkar argitaletxeak eta Euskal Kultur Erakundeak Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsan hainbat aldaketa egitea erabaki dute eta  ondorioz, hautagaien adin muga luzatzea erabaki dute. Horrela, 40 urtetik beherako idazleak aurkeztu daitezke. Aldaketa honen arrazoia, aurreko bi deialdietan lanik ez jaso izana da. Deialdi berri honetan parte hartu nahi duten idazleek, beraien lanak urriaren 15erako aurkeztu beharko dituzte. Bestalde, bekaren irabazleak 3.000 euroko diru laguntza jasoko du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude