Gazteluko plazako ondare arkeologikoa mantentzeko asmoa azaldu dute Iruñeko Udalak eta obra sustatzaileak

  • XIV. mendeko Luis Hutin erregearen gazteluaren parte izan daitezkeen dorre bat eta horma-atal bat agertu dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 13an - 08:56

Dorre semizirkularra eta haren inguruan eraikitako horma-atala. Horiek dira Gazteluko plazan azaldutako arrastoak; dirudienez, hiriko gaztelu zaharrena izan daiteke, 1308an eraikia Luis Hutin erregearen eskutik. Behin behineko data zein den Vianako Printzea Fundazioak zehaztuko du. 

Udalak eta obrak bultzatzen ari den enpresa sustatzaileak ondarea zaindu eta mantentzeko asmoa dutela adierazi dute, higiezinean egiten ari diren proiektuarekin jarraitutakoan. 

Iragan ostiralean udalak obrak geratzeko agindu zuen, lizentziaz gaindiko aurkikuntza baitzen. Orain, enpresak hilabete bateko epea izanen du, beste proiektua bat idatzeko, adituek teknikoen gidaritzapean eta profesionalen eskolek babestuta; bertan, obrek nondik norakoa zehaztu beharko dute eta arkeologia esku-hartzea zer nolakoa izanen den finkatu.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñea
2024-04-12 | Gedar
Bost lagun epaituko dituzte hilaren 17an, Iruñeko Bloke Sozialistako etxegabetzeei lotuta

Iruñeko Udalaren aginduz, Poliziak iazko azaroan hustu zuen Jarautako blokea, hainbat egunez hura setiatu ostean. Bloke Sozialistan zirenei elkartasuna adieraztera joan ziren bost pertsona salatu zituen UPNk, eta salaketak mantentzea erabaki dute EH Bilduk, Geroa Baik... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude