Valentziako Hezkuntza Sailak dekretu berri bat proposatu du: gaztelera, ingelesa eta katalana parean jartzea aurreikusten du. Gizarte eragile, sindikatu eta oposizioko alderdiek dekretuaren aurkako protestetan parte hartuko dute gaur. Vicent Moreno Escola Valenciana elkarteko presidenteak dio dekretua valentzieraren kalterako izango dela.
"Zalantzarik gabe valentzieraren kalterako izango da, izan ere, ezin dira gaztelera,valentziera eta ingelesa parean jarri, gizartean desoreka handiak existitzen direlako. Gaztelera nonahi dago, eta horrek nagusitasuna ematen dio. Guk ez dugu gure hizkuntzarekin Irlandan gaelikoarekin gertatu dena gertatzea nahi. Gazteek badakite, eskolan ikasten dutelako, baina ia inork ez du erabiltzen. Eta hezkuntza proposamen berriarekin hori gertatu daiteke hemen".