argia.eus
INPRIMATU
Gazte Topagunea: Independentzian topa!
2006ko apirilaren 12a
Gazte Topaguneko kartela

Ostiraletik (14) astelehenera (17) bitartean Tipi-tapa, Independentzian topa! lemapean Etxarrin bilduko diren milaka gazteentzako guneak prestatzen ari dira apurka-apurka Gazte Topaguneko antolatzaileak. Lau egunez, gazte mugimenduaren adar guztiak (gaztetxeak, irakaskuntza, presoak, kultura, sexua, komunikabideak...) ardatz dituzten ekitaldi ugari izango dira Sakanako herrian, hainbat gunetan banatuta: hitzaldiak, mahainguruak, erakusketak, herri olinpiadak, antzerki emanaldiak, tailerrak, bertso saioak, kontzertuak eta abar. Besteak beste, Ken 7, Berri Txarrak, Koma, Etsaiak, Kuraia, Macaco, Def Con Dos eta Anje Duhalderen emanaldiez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Etxarriko Gazte Topaguneari buruzko informazio guztia web gune honetan duzue eskuragarri: www.gazte-topagunea.org.