"Gazte izaera inkonformistak prozesu independentista azkartzera garamatza"

  • 2013an eratu zen Ernai Gazte Antolakundea eta martxa, danbada, ekimen, burutakzio, hausnarketa, eztabaida eta mobilizazio ezberdinen ostean, II. Kongresu Prozesua martxan dago.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 16an - 08:30

Lehenengo urratsetako bat urriaren 29an Gernikako Astran aurkeztu zuten II. Kongresu Prozesua izan zen: Inurritegia, eguneroko borrokan eraikia. Lur Albizu, gazte antolakundeko bozeramailea da eta Hizpidea magazinean egon da.

Besteak beste, prozesuak izango duten datetaz, “garaipenaren belaunaldia” izateko baldintzetaz eta aurreko ostegunean Facebooken gazte antolakundeak izan zuen zentsuraz izan ditugu hizpide Albizurekin.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude