Gazte Danbadak Urduña hartuko du asteburuan

  • Ostiraletik astelehenera Gazte Danbada izango da Urduñan (Bizkaia). Ernai gazte antolakundearen jaiotzaren jaialdia da, eta aukera zabala egongo da eztabaidarako, gogoetarako, sormenerako, baita festarako ere. Tailerrak, mahainguruak, hitzaldiak, antzerkiak, kale animazioa eta kontzertuak egingo dituzte lau egunetan zehar.


2013ko martxoaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Eztabaidarako, sormenerako eta festarako aukera egongo da Danbadan (argazkia: gaztedanbada.net)

Besteak beste, elikadura burujabetza, desobedientzia eta hondakinen kudeaketa tailerrak izango dira, praktikarekin kontzeptuak gehiago barneratzeko. Mahainguruetan eta hitzaldietan eztabaidarako aukera sortuko da. Esaterako, jai ereduari, Ipar Euskal Herriko egoerari, gazte problematikari eta kulturgintzari buruzko solasaldiak izango dira. Kontzertuei dagokienez, musika estilo anitzeko atzerriko eta bertako taldeak gerturako dira Urduñara. Adibidez, The Toy Dolls, South Central, Matxura, Cobra, Sen, Willis Drummond eta Los Chikos del Maiz.

Gauero, umore kutsua izango duen telebista saioa egingo dutela iragarri dute, eta Topatun zintzilikatuko dute 20:00ak bueltan.

Nazioarteko hainbat gazte antolakundeen ordezkaritza izango du Gazte Danbadak. Bretainia, Palestina, Suedia, Irlanda, Kurdistan, Flandria eta Herrialde Katalanetako gazteak, besteak beste, gerturako dira Urduñara.

Informazio gehigarria                                                     

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude