argia.eus
INPRIMATU
Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen
  • Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2025eko abuztuaren 25

'Hormigoizko mugak' proiektuarekin hogeita hamar bat bunker frankista berreskuratu dituzte Nafarroako Pirinioetan. Zortzi urtetako lana izan da eta 350 gazte baino gehiagoren laguntzari esker lortu dute. Azken honetan Baztanen, Otsondon, izan dira 15 eta 17 urteko 25 gazte izan dira.

Ana Ollo Memoria eta Bizikidetza kontseilariak Otsondon egindako auzolandegiak bisitatu ditu gaur eta parte hartu duten gazteen konpromisoa eskertu du. Bide honetan, eta batez ere, pentsaera autoritario eta gorroto diskurtsoek indar hartu duten honetan, memoria berreskuratzearen garrantziaz aritu da. “Indarkeria bidegabearen memoriak bizirik iraun dezan oso garrantzitsua da gazteen konpromisoa”, azaldu du. Gaineratu moduan, batez ere, “faxismo eta posfaxismo berrien goraldia bizi dugun garai honetan”. Izan ere, gaur egun legitimatu egin nahi dituzte garai haietako izuaren politikak eta giza eskubideekiko enpatia eta errespetu falta erabatekoa erakusten zuten politikak.

30 bunker berreskuratu dituzte, baina ez da ahaztekoa, Nafarroako mugan 2.000 gotorleku daudela, eta Pirinioetako mendikate osoan 10.000 baino gehiago. Erregimen frankistak eraiki zituen aliatuen edo errepublikarren balizko inbasio bat saihesteko, baina ez zen inoiz halakorik gertatu aldaketa geopolitikoak izan zirelako.

Proiektua abian jarri zenetik, Auritzen, Igarin, Erratzun, Beran, Lesakan, Otsondon, Eugin eta Izaban berreskuratu dituzte frankismoko bunkerrak, besteak beste. Lan horrek gainera, balio izan du memoriadun espazioen sarea osatzeko eta informazioa bateratzeko.