Baliteke atxiloketa "higiezinen agentzien aurkako pintaketei" lotuta egotea. Elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Senpereko herriko etxearen aurrean.
Euskal Irratiak hedabidearen arabera, Pauera eraman dute Urruñan atxilotutako Senpereko gaztea. Pintaketak egiteagatik lau gazte atxilotu zituen Frantziako Poliziak ekainean. Orduan ere Pauera eraman zituzten, eta atxilotutako egun berean utzi zituzten aske, kargurik gabe.
Atxiloketa eta "euskal gazteriaren kontrako kriminalizazio etengabea" salatzeko elkarretaratzea egingo dute asteazkenean 19:00etan Senperen.