argia.eus
INPRIMATU
Gazte Anarkistak erakundea sortu dute Nafarroan
  • 30 gazte baino gehiago elkartu ziren joan den larunbatean Zizurreko Esparru gaztetxean erakunde berria sortzeko asmoz. Asanbladek, bazkariak, kontzertuak eta dokumental proiekzioak osatu zuen jardunaldia.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko apirilaren 02a
Gazte anarkistak Zizurreko Esparru gaztetxean bildu ziren erakunde berria sortzeko. (Argazkia: Ahotsa.info)

Asanblada orokorrarekin hasi zuten gazteek jardunaldia. Gazte erakunde berriaren proiektua aurrera ateratzeko moduak eztabaidatzeko lan taldeak egin zituzten, ondoren talde bakoitzean ateratako ideiak guztien artean eztabaidatzeko.

Erakundea Nafarroako eskualdetan egituratuko da eta hainbat ekintza esparruren inguruan lan egingo dute. Politika errepresiboaren aurkako borroka izango da gazteen aurreneko zeregina. Laster hainbat hitzaldi eta ekintza iragarriko dituzte.

Gazte anarkistek apirilaren 11ean bigarren asanblada antolatuko dute Iruñerrian.