Gazaren aurkako erasoekin jarraituko dutela jakinarazi du Netanyahuk

  • Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak igandean esan du erasoek “behar bezain beste” iraungo dutela Gazan. Hamar eguneko su-etena asteartean amaitu zenetik 88 palestinar eta lau urteko ume israeldar bat hil dira.


2014ko abuztuaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Larunbatean Israelgo erasoek 12 pisuko eraikin bat bota zuten Gazan (argazkia: EFE)

“Helburuak lortu arte jarraituko du operazioak. Denboran luzatu daiteke”, adierazi du Netanyahuk. Lau urteko ume israeldarraren hilketak ondorio larriak izango dituela jakinarazi du ere: “Ez dago eta ez da egongo immunitaterik Israelgo herritarrei eraso egiten dionarentzat”.

Asteburuan Israelek 87 aldiz eraso dio Gazari eta 23 palestinar hil ditu. Gazatik  50 suziri jaurti dira eta horietatik 47k Israelen lurra jo dute, Israelgo armadako bozeramaileak jakinarazi duenez.

Egiptok negoziazioei berriro ekiteko gonbitea luzatu die

Abdel Fattah al-Sisi Egiptoko presidentea eta Mahmoud Abbas presidente palestinarra larunbatean bildu ziren. Ondoren, Egiptoko atzerri-ministerioak su-eten iraunkorra lortzeko negoziazioei berriro ekiteko eskatu zien.

“Su-etena abiatu bezain laster bi aldeak bakoitzaren eskaerak eztabaidatzera eser daitezke”, adierazi du Abbasek. Aurreko negoziazioetan bezala, Palestinako ordezkaritzan Hamaseko kideak ere izango direla berretsi du.

Uztailaren 8an erasoak hasi zirenetik 2.100 palestinar baino gehiago eta 68 israeldar hil dira. 460.000 pertsona inguruk beren etxetatik ihes egin behar izan dute Gazan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Eguneraketa berriak daude