argia.eus
INPRIMATU
Gazara iritsi behar zuten txertoak blokeatu ditu Israelek, palestinarrek salatu dutenez
  • Covid-19ari aurre egiteko lehen lerroan ari diren osasun langileentzat 2.000 txerto iritsi behar zuten Gazara, baina astelehenean kontrol postu israeldar batean bidalketa blokeatu zutela salatu du Palestinako ministroak.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 16a

Sputnik V txerto errusiarraren 2.000 dosi dira dagoeneko Gazan behar luketenak, baina Israelgo segurtasun indarrek blokeatuta dituztela diote palestinarrek. Israelgo segurtasun iturriek The Guardian egunkariari esandakoaren arabera, Israelgo lehen ministroaren pean dagoen Segurtasun Nazionaleko Batzarrari baimena eskatu zaio Gazako Zerrendan txertoak sartzeko, eta erantzunaren zain daude: “Israelek ez du bidalketa debekatu, kasua aztertzen ari da”.

Astelehenean bertan izandako eztabaida batean, Israelgo hainbat legegilek defendatu dute Gazan txertoak sartzen uztearen truke Israelen aldeko kontzesioak egin beharko lituzkeela Hamasek. Kanpo harreman eta Defentsa batzordeko presidenteak berak Israelgo Gobernuari galdetu dio ea bi israeldar bahituak askatzeko eskatuko ote duen, txertoen truke.

Israelek kritika ugari jaso ditu jada, Zisjordania eta Gazan bizi diren milioika palestinarrei txertoak ez eskaintzeagatik.