Uztailaren 29an atxilotu zituzten Gazatik 49 itsas milietara itsasontziko 22 ekintzaileak.
Igandeko arratseko lehen orduetan egin ziren atxiloketak. Israelgo armada irratiz jarri zen kontaktuan Askatasunaren Ontzidiko (The Freedom Flotilla) kideekin “nazioarteko eskubide bat urratzen” ari zirela esanez. Gero itsasontzia abordatu eta Ashod-eko itsasontzi-basera eraman zuten. Han ekintzaile guztiak atxilotu eta 14.000 eurotan baloratutako hornigai medikoak konfiskatu zituzten.
Gazara Bidean elkarteak salatu du Israelgo armadako kideek ‘taser’ pistolarekin tirokatu eta jipoitu dituztela ekintzaileak. Elkarteak adierazi duenez, itsasontzi militar batek itsasontzi zibil bati eraso egitea giza eskubideen urraketa da. “Ur internazionaletatik 22 pertsona gatibu hartzea eta haien helmuga ez den herrialde batera eramatea bahiketa” dela esan du elkarteak. NBEren Itsasoko Legearen Nazioarteko Konbentzioak ere ilegaltzat jo du gertatutakoa.
Norvegiako atzerri-ministroak jakinarazi duenez azalpenak eskatu dizkiote Israelgo gobernuari igandean gertatutakoa argitzeko.