Gaza: 50 bonbardaketa gau bakarrean

  • Abuztuaren 21ean israeldar droneek Gaza bonbardatu zuten, palestinarrek kohete bat bota ziela aitzakia hartuta. Duela bi urteko erasoetako babesleku berean igaro zuten gaua askok.


2016ko abuztuaren 25an - 09:50
Oinarrizko baliabideei ere eraso egin die Israelek azkeneko bonbardaketak. Irudian, misilek utzitako zuloa ur-biltegi batean. (Arg.: La Marea

Avigdor Lieberman jo dute bonbardaketa masiboaren erantzule, Israelgo Defentsa ministroa martxotik, Israeli “deleial” direnei burua aizkoraz moztu behar zaiela esan zuen bera. Hamasi abisua emateko omen bonbardaketen gogortze hau; lehen aldiz duela bi urtetik egun argiz ere aritu dira hegazkinak palestinarren buru gainean.

2016ko abuztuaren 26an bi urte beteko dira Israelek Gaza etengabe bonbardatu zuenetik, Zerrenda erabat txikitu eta 2.219 palestinar hilez. Sarraski hura gogor kritikatu zuten nazioarteko elkarteek eta salatu zuten Mendebaldeko potentzien epelkeria, “gerra krimena” kontsidera litekeenaren aurrean.

Abuztuaren 21eko gauean, Gazako biztanle askok beldur bera sentitu zuten Israel haien kontra bonbak jaurtitzen hasi zenean. La Marea agerkarian gau horrek utzitakoaren kronika idatzi du Isabel Pérezek: “Beroa, kea eta sulfatoa. Israelgo azken operazio militarraren oroitzapenak berriz ere larruazalera”.

Benetako bonbardaketa gaueko 10:30etan hasi zen, haur eta helduak oraindik kalean zirela: “Entzun genuenean –dio Khaled herritarrak– nire emaztearen familiaren etxera joan ginen. 2014ko gerrako 50 egunak igaro genituen toki bera”.  Hori baino lehen ordea, droneek hainbat azpiegitura suntsitu zituzten egun argiz, tartean ur-biltegi bat.

Israel eta Hamas elkarri keinuka

Hamasek koheteak Israelgo aldera ez botatzeko konpromisoa hartu zuen duela bi urte eta Israelek aitzakia gisa hartzen du hori, bere lurraldera iristen den proiektil bakoitzaren aurrean palestinarrak zigortzen segitzeko. Azkeneko erasoa ordea oso gogorra izan da; Liebermanek Hamasi bidalitako abisua dirudi, lurrazpiko tunelak egiten segi ez dezan, La Mareako kazetariaren ustez.

Pérezek dioenez, Gazan askok uste du Abu Ali Mustafaren brigadetako miliziek bota zutela kohetea Isralego aldera, Palestinako Askatasunerako Fronte Popularreko indar armatua litzatekeena –hain justu Fronte Popularreko preso bat gose greban jarri da Israelek ez duelako aske utzi hala zegokionean–.

“Zuen presoak tratatuko ditugu gureak tratatzen dituzuen moduan”, aldarrikatu zuen al-Qassam brigada armatuetako kide batek bonbardaketak gertatzen ari zirenean. Diotenez, 2014ko gatazkan harrapatutako lau soldadu dituzte gatibu. Egoerak ez du itxura onik beraz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-04-25 | ARGIA
Hobi komunak aurkitu dituzte suntsituriko Gazako bi ospitaleetan

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


2024-04-24
Gaza helburu duen Askatasunaren Ontzidiaren irteera berriz ere atzeratu da

Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude