Gauzak argitzen ari dira liburu digitalaren merkatuan


2013ko urtarrilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Liburu digitala argazkiko hori da askorentzat oraindik; baina merkatutxo bat badago euskaraz.

Ia batera iritsi diren bi albistek erakusten dute kaleetako bat itsua dela. Gurebookek hil honetan bere jarduera etetea erabaki du. Bitartean, Susaren egitasmoa 1.000 liburu saltzera iritsiko da aurki. Bi urte hauen balantze bat egiten hasiz gero, kontu batzuk nahiko argi ikus daitezke beraz.

Merkatua badago. Merkatutxoa nahi bada, txikia, ez oso garrantzitsua paperekoaren aldean, baina merkatua. Susaren 1.000 liburu horien atzean 300 erosle desberdin baino gehiago daude; bada zerbait.

Arrazoizko prezioekin, sal daiteke. Fitxategi digital batengatik ez zaude prest ordaintzeko euskarri fisikoaren ekoizpen gastua daukan produktu batengatik bezainbeste. Baina inork ez du ez erosteko aitzakia gisa prezioa jarriko. Ez hiru eurori buruz hitz egiten ari bagara behintzat. Hamabi euro badira, kontua asko aldatzen da.

DRMa txarra da mundu guztiarentzat. Eroslearentzat, saltzailearentzat… Horren arrazoiak bikain esplikatu ditu Mikel Iturbek bere blogean. Bere ustez Gurebookek DRMrik erabili izan ez balu, agian egitasmo bideragarria izango zen oraindik.

Hiru argitaletxeek sortutako plataforma itxi da eta Elkarrek du orain azken hitza. Pentsatzen dut e-booken prezio politikan gutxienez zerbait birplanteatu beharko dutela. Egiten ez baldin badute, kaltetuak euren liburuak izango direlakoan nago; eta euskaraz digitalean irakurri nahi duten ehunka lagun horiek.

Oharra: Artikulu hau Gorka Bereziartuaren Boligrafo Gorria blogean argitaratutakoa da. Bertan kulturari buruzko idatzi gehiago topatuko dituzu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurgailu elektronikoak
2021-07-20 | El Salto-Hordago
Hego Euskal Herriko herritar bakoitzak 19 kilo hondakin elektroniko sortzen du urtero

El Salto hedabideak aztertu ditu 2020ko The Global E-Waste Monitor txostenaren datuak. Honen arabera, Europar Batasuneko herrialdeek sortzen dute zabor elektroniko gehien. Espainiako estatuan urtero 888 kilotonelada zabor elektroniko sortzen dira, hau da, baztertzen ditugun aire... [+]


2013-01-17 | Josu Urtubia
Irakurgailu elektronikoen salmentak %28 jaitsi dira munduan

Jende gehiagok formatu digitalean irakurri arren salmentak behera egin du mundu osoan.


Euskal liburu digitala
Bi eredu eta hamaika galdera

Ordaindu ala doan eskaini? Euskaraz liburu digitalak zabaltzeko sortu diren bi plataformek (Gurebook eta Liburu-e) paratu dute galdera mahai gainean. Itaunak ez du erantzun bat besterik eskatzen. Erantzun bat besterik ez... liburuaren sektore osoari eragingo diona.


Literatura
Orain bai, liburu digitalak eztanda egingo du
Bi gertakarik asko aldatu dituzte gauzak liburu digitalaren nazioarteko sektorean. Bat: idazle esanguratsu zenbaitek ohiko argitaletxeak bazterrean utzi dituztela, euren liburuen edizio digitalak Amazonen bidez saltzeko, Interneteko liburu-dendak egile-eskubideengatik... [+]

Eguneraketa berriak daude