Donostiako San Telmo Museoan izango da ziklo osoa, eta emanaldi guztiak 19:00etan izango dira.
Mendearen umeek munduari desafio Koldo Izagirreren hitzaldiaren titulua eta esatekoen ikuspuntua, Gabriel Arestik duela mende erdi eta gehiago argitaratutako artikulu batetik datoz: “Euskal kulturadun hutsak ezin bagintezke, asma dezagun kultura berri bat, munduko kulturaren abangoardian martxa gaitezen. Ahal duguna salba dezagun, eta apur hori eraberritu dezagun. Ateratzen denarekin, munduari desafio diogun. Horrela salbatuko gara” (Mendearen semeok. Zeruko Argia, 1964.03.14). Lantuaren eta epelkeriaren aurkako aldarri honek garrantzi berezia izan zuen kultur dinamika bat abiatzeko, etorkizuna hartzen zuenez helburu. Zeruko Argia agertoki zutela zaharkituaren eta berritasunaren artean sortu ziren hainbat eztabaida komentatzea izanen da Koldo Izagirreren hitzaldia.
Informazio gehiago: Zerukotik lurrekora ziklo oso berezia maiatzaren 21-28 artean Donostian.