Gaur eta bihar epaituko dituzte Sarasaten etxebizitza okupatu zuten hiru gazte

  • Urtarrilaren 10ean eta 11n epaituko dituzte eta, 15 hilabeteko kartzela zigorraz gain, guztira 7.650 euroko isuna galdegin diete.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urtarrilaren 10an - 11:14

Urrian Sarasate pasealekuko 13. zenbakiko eraikina okupatu zuen Hirekin kolektiboak, "oraingo merkantzia-etxebizitza kapitalista" kritikatzeko. Iruñeko Udaltzaingoak, baina, kanporatu egin zituzten. Hainbat gazte zauritu zituzten, Hirekin kolektiboaren hitzetan, eta, Poliziaren esanetan, baita zenbait udaltzain ere. Gazteek, ordea, ukatu egin dute bertsio ofiziala eta "muntaia poliziala" dela salatu.

Heldu den astean epaituko dituzte atxilo hartu zituzten hiru pertsonak: bakoitzari 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzeaz gain, osotara 7.650 euroko zigor eskaera egin diete hiruei. 

Udaltzaingoaren eta atxilotuen arteko bitartekaritza prozesua abiatu behar zuren hasieran, epaiketarik egin gabe, Hirekin kolektiboak hala eskatu eta auzitegiak onartu ostean, baina ez da era horretan izan Iruñeko Udaltzaingoak uko egin baitio "gatazka hitz eginez konpontzeari".

Hirekin eragileak elkarretaratzeak deitu ditu, auzipetutakoei babesa adierazteko.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude