argia.eus
INPRIMATU
Gaur epaituko du Ahed Tamimi ekintzaile palestinarra Israelgo epaitegi militar batek
  • 17 urteko ekintzaile palestinarra da Ahed Tamimi eta azken urteetan erresistentziaren sinboloetako bat bilakatu da. Abenduaren 20an atxilotu zuten. Aldakeratik ezean, asteartean igaroko da Israelgo epaitegi militar baten aurretik.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 13a
Ahed Tamimi Palestinako erresistentziaren ikonoetako bat bilakatu da.

Tamimi bere amarekin batera zegoela atxilotu zuten, Ramalah ondoan dagoen Nabi Saleh herrian Israelgo soldadu bati zaplasteko bat nola ematen zion ikusten zen bideo bat zabaldu eta hiru egunera. 12 delitu egozten dizkiote, harriak botatzea, soldadu baten lana eragoztea eta "biolentzia sustatzea".

"Okupazio sionistaren tribunal militarretan ez da inoiz epaiketa justurik espero. Haur palestinarrek, preso politiko palestinar bakar batek ere ez du epaiketa justurik izan", adierazi dio Jaldía Abubakra ekintzaileak HispanTV kateari.

Tamimi oso ezagun egin zen bere anaia txikia atxilotu nahi zuten unean, familia osoarekin batera, Israelgo soldadu bat gerarazteagatik.

Tamimi Israelgo estatuaren aurkako erresistentziaren sinboloetako bat bilakatu da eta gazte-gaztetatik manifestazioetara joan da, Palestinako beste milaka gazte bezala.

Mundu osoan kontzentrazio eta protestak egin dituzte Tamimi eta preso palestinarrak askatzeko eskatuz.