Gaur epaituko dituzte pintaketa batzuk egiteagatik auzipeturiko Laudioko bi gazteak

  • Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharko dute Beñat Ereñok eta Aitor Martinezek. Urtebeteko kartzela zigorra, 7 urteko inhabilitazioa eta 2.520 euroko isuna eskatu dizkie fiskaltzak.

Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazteek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute. (Argazkia: Aiaraldea.eus)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 03an - 08:55

Herrian pintaketa batzuk egiteagatik epaituko dituzte Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazteak Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gaur jarri diete epaiketaren hitzordua, 10:30ean, Madrilen. Eskaera egina du fiskalak: urtebeteko espetxe zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta 2.520 euroko isuna eskatzen dizkie.

Bi gazteak babesteko sostengu taldea sortu dute herrian, Muntai Polizialik Ez lelopean. Facebook orria ere sortu dute. Salatu dutenez, hain zuzen, muntai poliziala dago guzti honen atzean. Gazteek idazkera probak egin nahi izan zituzten pintaketaren egileak haiek ez zirela frogatzeko, baina epaitegiak ukatu egin zien proba egitea.

Eleak/Libre-ren oharra:

Aste honetan bertan, maiatzak hiru, Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazte laudioarrak epaituak izango dira Madrileko Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak urtebeteko kartzela zigorra, 7 urteko gaitasungabetze osoa, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta 2.520 euroko isuna eskatzen die, margoketa batzuk egitea leporatuta. Prozedura Ertzaintzak abiarazi eta bultzatu du, gezurrak, mehatxuak eta ageriko kontraesanak tarteko. Eleak/Libre mugimenduak bi gazteekin eta haien alde piztu den ekimen herritarrarekin bat egiten du. Gazteen absoluzioa eta salbuespen politiken amaiera exijitzen ditu.

Iragan abenduaren 16an goizeko 7etan Ertzaintza Aitor eta Beñaten etxera joan zen. Gazteak euren kabuz hurbildu ziren komisaldegira. Han, margoketa batzuk egin izana leporatuta, terrorismoari gorazarrea egiteagatik auzipetuak izango zirela jakinarazi zieten. Prozedurak abiada handian egin du aurrera, eta maiatzaren 3an bertan izango dira epaituak Auzitegi Nazionalean. Aitorren, Beñaten eta gure eskubide zibil eta politikoen alde egiteko arrazoiak ugariak dira.

Prozedura bera, zuzenbidearen ikuspuntutik, ezin ahulagoa da, eta Ertzaintzaren jarrera lotsagorritzeko modukoa. Proba nagusia bi pertsona margoketak egiten agertzen dituen bideoa da. Komisaldegian bertan onartu zieten poliziek gazteei ez zekitela irudietakoak nortzuk ziren. Baina izenik eman ezean eurak izango zirela auzipetuak egin zieten mehatxu (baita mehatxua bete ere, irudietako pertsonen garaierak Beñatenekin eta Aitorrenekin alderatuta ezberdinak direla nabarmena bada ere). Bideoko bi pertsonek eskuin eskuez egiten dituzte margoketak, eta Aitor ezkertia da. Defentsak proba kaligrafikoa eskatu du, eta salbuespen auzitegiak eskaera ukatu du, defentsarako eskubidea urratuz. Hori guztia jakinik ere, ertzainek bideoko bi pertsonak Aitor eta Beñat direla baieztatzen jarraitzen dute euren txostenean.

Temakeria itsu horren arrazoia iraganean bilatu behar al dugu, akaso? Orain bizpahiru urte, bi gazte laudioarrek antzeko epaiketa izan zuten, Ertzaintzak margoketa batzuen arduradun bezala seinalatu eta gero. Probak hain ziren eskasak, fiskalak berak, Ertzaintzaren jarreraren aurka, akusazioa erretiratzea erabaki zuela. Epaiketarik ere ez zen izan ondorioz. Ordea, indargabetutako akusazio hura bera erabili du Ertzaintzak oraingo epaiketari begira aurkeztutako txostenean, gazteak kriminalizatu asmoz.

Berriz ere bi gazte euskaldun salbuespen epaitegi batean. Oraingoan Ertzaintzaren ekimenez, margoketa batzuk leporatuta eta terrorismoari gorazarre egin izanaren akusaziopean. Hamaikagarrenez; Salbuespen epaitegiak eta legediak ordenamendu jurdikotik desagertu behar dute; margoketa bat, edozein dela ere, ezin da terrorismo delitua izan.

Zoritxarrez, Madrileko epaitegiek zein “bertako” poliziek ez dituzte gure eskubideak euren borondatez inoiz errespetatuko. Gure ardura eta erantzunkizuna da errespetaraztea. Aitorren eta Beñaten inguruan elkartasuna antolatuz, salbuespen politiken aurka eginez, bateko zein besteko mozalak onartu gabe gure eskubide zibil eta politikoak praktikatuz.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude