Adostasunik gabe hasi da Hegoafrikan aldaketa klimatikoaren goi bilera

  • Kiotoko protokoloaren inguruko eztabaida izango da, gaur hasita Durbanen (Hegoafrikan) egingo den aldaketa klimatikoaren inguruko goi bileraren ardatza. Eztabaida luzeak aurreikusten dituzte adituek, AEB eta Txinako gobernuek dituzten jarrera itxiak aintzat hartuta; bi herrialde hauek Kioto berriari buruzko eztabaida 2015. urtera arte atzeratzeko saiakeran dabiltza.


2011ko azaroaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Protesta artean ekingo diote gaur Durbaneko goi bilerari.

Europako batzordeko negoziaketen buruaren ustez, jendeak konfiantza galduko du "zirko ibiltari" honekiko, baldin eta akordiorik ez bada lortzen. Era berean, Europar Batasuna eta hainbat talde ekologista Kioto berriaren inguruko eztabaida ez luzatzearen aldekoak dira.

Kontuan hartu behar da, Kiotoko Protokoloa onartzen duten herrialdeek munduko gas isurien %25a sortzen dutela. Egoera hau izanik, eta Kanada, Errusia eta Japonia bezalako herrialdeen jarrera ikusita (Kioto iraganeko zerbait dela esaten dute eta akordiotik irteteko asmotan dabiltza), Kiotok duen zentzua galduko luke. Kanadako prentsak adierazi duenez, Durbaneko bileraren ostean Kiototik aterako da herrialdea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude