"Ipar Euskal Herrian euskara sustatzearen aurkako jarrerarik nabarmenena 16-24 urteko adin-multzoan gertatzen da. Ondorioz, euskararen ezagutza garatzeko irakaskuntza behar-beharrezkoa baldin bada ere, hizkuntza-politikak euskarak balio sozial handiagoa izatea lortu beharko du, euskarak funtzio sozial berriak eskuratu eta, aldi berean, dagoeneko dituenak berma ditzan: euskara irakasteko hizkuntza izatea horietako bat da". (2009-07-09)