argia.eus
INPRIMATU
“Enpeinatzea ez bada libre”, errezital berezia gure mendeurrenean
  • ARGIAren mendeurrena ospatzeko egiten ari garen "Zerukotik lurrekora" zikloaren baitan, maiatzaren 24an poesia eta kantu emanaldia eskaini dute Malores Etxeberria, Josu Landa eta Joxemari Ostolazak. Berariaz prestatutako errezitala da eta ostiral honetan San Telmon egin dutena izango da emanaldi bakarra.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 24a

Malores Etxeberriak horrela aurkeztu zuen San Telmo Museoan eskainiko duten kantuen errezitala: "Ehun urte asko ote diren ez dago oso garbi, batez ere poesia maite eta bizi baduzu. Hamar edo hogei balira ere, utopia iparrorratz, enpeinatu beharra da motorretako bat. Horra aldarria, poesia eta kantua bitarteko: Alferrik dugu indarra, enpeinatzea ez bada libre”. "Hortik aurrera, sorpresa" iragarri zuen.