Ratoren aurkako kereila aurkeztu dute Bankiaren akziodunen izenean

  • "Bankiaren akziodunak engainatu egin dituzte", adierazi dute 15MpaRato mugimenduko kideek Audientzia Nazionalaren atarian, Rodrigo Rato Bankiako buru ohiaren eta burtsara atera zenean entitate horrek zuen administrazio kontseiluaren aurkako kereila aurkeztera joan direnean. "Akzioak saldu zitzaizkienean, entitatearen benetako kontuak ezkutatu egin zitzaizkien", esan dute.


2012ko ekainaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
15MpaRato mugimenduko kideak, Espainiako Audientzia Nazionalaren atarian.

Francisco Jurado eta Juan Moreno Yagüe 15MpaRato mugimenduko kideek azaldu dutenez, aurkeztutako kereilak Bankiaren 13 akzionisten salaketak ditu oinarri. Dena den, ez dute zehaztasun gehiegirik eman nahi izan, sumarioa sekretupean dagoelako.

(09:00) 15MpaRato mugimenduak gaur aurkeztuko du Rodrigo Rato Bankiako buru ohiaren eta burtsara atera zenean entitate horrek zuen administrazio kontseiluaren aurkako kereila.

Goizeko 10:30ean entregatuko diote Audientzia Nazionalari eta 11:30ean prentsaurrekoa eskainiko dute Madrileko Santa Barbara Plazan.

Herritarrek informazioa eman zezaten e-posta helbide bat zabaldu zuten, eta 23 egunetan kereila hasteko adina informazio bildu dute 15MpaRato mugimendukoek.

Bestalde, 50 akziodun aurkeztu dira auzi-jartzaile izateko eta momentuz horietako hamahiru agertuko dira Auzitegian. Bestalde, dozenaka testigu lortu dituzte.

Mugimendukoen esanetan 11.000 lagunek eman zuten diru laguntza Rodrigo Ratoren kereila aurrera ateratzeko. Beharrezkoak zituzten 15.000 euroak 24 ordutan lortu zituzten. Herri ekintza honen arrazoi nagusia justizia egitea eta inpunitatearekin amaitzea dela azaldu dute mugimendukoek. Diotenez, Gobernuak "inoiz egingo ez duena" egitea erabaki dute herritarrek.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude