argia.eus
INPRIMATU
Gaur arratsaldean aurkeztuko dugu “Bizitza baten txatalak” liburua
  • Onintza Enbeitak lurrari emana bizi izan den Feli Madariagaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu. Urriaren 10ean 18:30etan Muxikan, bi emakumeon artean aurkeztuko dute ARGIAren Bizi Baratzea sailean argitaratu den liburua.

ARGIA @argia 2025eko urriaren 10

Aurkezpen xumea eta gertukoa izango da gaur Muxikan, Eleizalde auzoan dagoen udaletxeko plazan egingo dena. Feli Madariagak eta Onintza Enbeitak hartuko dute hitza eta Madariagak oso maite duen kantu lirikoa ere gozatu ahalko da.

Muxikako Udalari esker, aurkezpenaren ostean pintxo eta trago bat hartuz berriketan aritu ahalko dira bertaratu direnak.

Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana liburua 15 euroan dago salgai ARGIAren Azokan, baita Gernikako asteleheneroko azokan ere, Enbeitatarren mahaian. Eta nola ez, ohiko liburu dendetan.

Bizi Baratzean laborariek euren bizipenez idatzitako liburuen ildoa

Laborariek askotan ez zutela ahotsik eta haien izenean besteek hitz egiten zutela adierazi zuen ARGIAko Bizi Baratzea saileko kolaboratzaile batek, duela hainbat urte, Hernanin egin genuen topaketan. Behar horri erantzun zion lehen liburua Josebe Blancoren Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain izan zen eta ildo horretan kaleratu berri dugun liburua da Onintza Enbeitarena.

Enbeita, beste gauza askoren artean, baserriko alaba da, laboraria, Gernikako asteleheneroko azokan saltzen aritzen dena. Bere hautua izan zen gure ama edo amonen belaunaldikoa den emakume laborari bati hitza ematea, pasarte horiek belaunaldi horretako edozein emakume baserritarren txatalak ere izan daitezkeelakoan.

Gaurko aurkezpen nagusira bertaratzerik ez duenak, badu aukera hurrengo herri eta datetan: