argia.eus
INPRIMATU
Gaur Antton Olariagak eta Joseba Larratxek irudi bidez eramango gaituzte “Zerukotik lurrekora”
  • Maiatzaren 22an, 19:00etan Donostiako San Telmo Museoan eskainiko dute Ehun urte, ehunka irudi hitzaldi ilustratua, ARGIAren Mendeurrena ospatzeko egiten ari garen Zerukotik lurrekora zikloaren baitan. Juxtu bezperan Koldo Izagirrek bere hitzaldia itxi zuen garaitik aurrera irudigintzak izandako bilakaera landuko dute bi ilustratzaileek.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 22a

Joseba Larratxek honela aurkeztu zuen gaur eskainiko duten hitzaldi ilustratua: "Azaleko irudiak, artikuluentzako ilustrazioak, umore zintak, kartelak... Euskal Herriaren iruditeria kolektiboari hainbat ekarpen egin dizkio ARGIAaldizkariak 100 urtean zehar. Asko izan badira ere irudien langintza honetan parte hartu duten marrazkilariak, hitzaldi honetan Antton Olariaga eta Josevisky izango ditugu mintzalari. Olariagak lau hamarkadatan zehar Argiarentzako egindako marrazki garrantzitsuenen errepasoa egingo digu. Testua eta irudiaren arteko harremanak, umorea, euskara bera komunikazio tresna, postergintza, komiki-lanak, diseinua... ibilbide luze horretan lagun. Joseviskyk azken urteetako tendentzia berriak erakutsiko dizkigu".