Erabakitzeko eskubidea lan taldean eztabaidagai izango dela adierazi du Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Parlamentuak eginiko subiranotasun adierazpena baliogabetu duela gogoan hartuta, Egibarrek “estatuaren egiturak porrot” egin duela ohartarazi du eta mahai gainean dauden eztabaidei ezin zaiela ateak itxi.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak EAEk autogobernuari dagokionez “erronka propioak” dituela adierazi du eta Legebiltzarreko lan taldean akordioa lortzeko nahia azaldu du.
Bestalde, Laura Garrido PPko bozeramaileak azpimarratu du, Auzitegi Konstituzionalak Kataluniaren inguruan egindako ebazpena kontuan hartu beharko dela.