EAEko autogobernu lan taldea martxan, Kataluniari buruzko ebazpen judizialak markatuta

  • Erabakitzeko eskubidea lan taldean eztabaidagai izango dela adierazi du Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak.


2014ko martxoaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gaur abiatuko da EAEko Legebiltzarrean Autogobernuari buruzko lan taldea. (Argazkia:EiTB)

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Parlamentuak eginiko subiranotasun adierazpena baliogabetu duela gogoan hartuta, Egibarrek “estatuaren egiturak porrot” egin duela ohartarazi du eta mahai gainean dauden eztabaidei ezin zaiela ateak itxi.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak EAEk autogobernuari dagokionez “erronka propioak” dituela adierazi du eta Legebiltzarreko lan taldean akordioa lortzeko nahia azaldu du.

Bestalde, Laura Garrido PPko bozeramaileak azpimarratu du, Auzitegi Konstituzionalak Kataluniaren inguruan egindako ebazpena kontuan hartu beharko dela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burujabetza
‘Hamarreko bitxia’ ipuin liburu kolektiboa argitaratu du Udalbiltzak

Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.


2023-12-07 | Kronika
Energia bulegoa ireki da Hernaniko Burujabetzen Etxean, Iturolan

Herritarrei eta Hernaniko enpresei energia aholkularitza eskainiko die.


2023-12-06 | ARGIA
Gaur, abenduak 6, ARGIAn lanean ari gara normaltasunez

Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.


Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra egingo dute Gasteizen: ura, elikagaiak, energia, garraioa, klima...

Ostiral honetan ekonomialari euskaldunek zita garrantzitsua dute Gasteizko Euskaltzaindiaren egoitzan. Ekonomialarien Euskal Elkargoak eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, biltzarra egingo dute hirugarrenez. Euskal Herrian estrategikoak izan daitezkeen hainbat gairen... [+]


Eguneraketa berriak daude