"Gatazka armatuan hainbat identitate egon dira, horien bizi esperientziak bildu ditugu"

  • Zuriñe Rodriguez Lisipe saiakeraren egileetako bat dugu. Ostiralean aurkeztu zuen, Oihana Etxebarrietarekin batera, Borroka armatua eta kartzelak Euskal Herriko gatazka armatuaren ondorioei buruzko irakurketa feminista.


2016ko urriaren 12an - 13:00

Hizpidea magazinean elkarrizketatu dugu Rodríguez. Rodriguez eta Etxebarrieta garai luze gatazkatsu honen hari bat lotzen saiatu dira. Garaiak aldatu direla diote, borroka modua eta gizartea ez baitira berak. Testigantzen bitartez garai ezberdinen emakumeen testigantzak jaso dituzte. Jendearen ideia edo imajinari kolektiboa oso maskulinoa, heterosexuala eta indartsua da, agresiboa. “Gudaria-ren figuraren ondorioz, oso maskulinoa da”. Eredu horretan emakumea kanpoan geratzen da, baita gizon asko ere.

Elkarrizketa hau Hizpidea magazinean egin dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude