argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko Udaleko lanposturako hautaprobetan filtrazioak aurkitu ditu ESK-k
  • ESK sindikatuak salatu du filtrazioak daudela Gasteizko Udalak lanpostuak banatzeko egiten dituen azterketetan.

2018ko irailaren 27a
Gasteizko Udala

Pertsona anonimo baten gutuna jaso zuen sindikatuak astelehenean eta jakinarazi duenez, asteartean elektrikari posturako hautaprobak egingo direla aipatzetik aparte, pasatu beharreko ariketa praktikoak zeintzuk izango diren zeuden filtratuta idatzian. “Honakoa da biharko azterketan eskatuko digutena: argiztatze zirkuitua, gurutzaketa eta indar zirkuitua egiteko”, zioen gutunak.

Sindikatuak salatu duenez, azterketa egunean Udalak zerrendatutako ariketa hauek jarri zituen eta "gardentasun falta" dagoela adierazi du. Prozesua bertan behera usteko eskatu du eta arduradunak kargugabetzea.