Gasteizko Udalaren debekuen gainetik, OkupaTour egingo dute

  • Gasteizko Udalak OkupaTourreko trenaren ibilbidea debekatu arren, gune okupatuetan zehar egingo den larunbateko bisita gidatua mantenduko da. Txirringaz joateko deia egin dute, baina beste garraio bat ere bermatuta egongo da.

Hala Bedi @halabedi
2018ko apirilaren 13a

Gasteizko Udalak OkupaTourreko trenaren baimena ukatu du, baimen tekniko guztiak bermatuta egon arren. Hilabeteetako lana, bilerak… “erabaki politiko” batekin debekatzeko, tourreko kideek azaldu duten moduan.

“Irratietako uhinak okupatu ditugu, Gaztetxeak altxatu genituen orain dela 30 urte, gazteontzako blokeak berreskuratu ditugu, auzoetan ere gazte espazioak sortu ditugu… Eta tour baten debekuak kikilduko gaituela uste duzue?”, galdetu diote Gasteizko Udalari.

“Erabaki politiko baten aurrean gaude”. Argi eta garbi, horrela adierazi dute antolatzaileek. “Ezin dugu ulertu debekua erabaki politiko bat ez bada”.

Hiri debekaturako bidaia izango zela adierazi zuten antolatzaileek. Eta, hara paradoxa: hiri debekaturako bidaia debekatu dute. “Ezin dira horrelako debekuak onartu Gasteizen”, salatu dute.

“Debekatzen diguten hiri hori” erakutsi nahi dutela azaldu dute. “Debekuen gainetik, posible delako, eta hala erakutsi dute Gaztetxeak, Hala Bedik, GES-ek, Sumendik, Arkillos 10ek, Errekaleorrek, Santo Domingok, Auzolanak… Eta hiri honetako dozenaka eragilek urteetan zehar”. Deitzaileen hiri eredua hau dela aldarrikatu dute, “urteetan zehar burubelarri aritu zareten guztiak zarete eredu guretzako”.

Hiriaren erabilera bera ere jopuntuan dagoela uste dute. “Nahi dutena kontrolatzen dute. Egunero, uneoro…”.

“Guk gure hiri eredua eraikitzen dugu. Eta hala jarraituko dugu. Eta biharko eguna, urriaren 6ko OkupaTU Gasteiz eguna, urteurren guztiak… Horren emaitza txiki bat baino ez dira izango”, esan dute.

“Tour bat egingo dugu, turismo gidetan agertzen ez den bisita gidatua, gure guneak eta gure egunerokotasuna bertatik bertara bizitzeko”. Informazio eskubidea ere ukatua izan dela gaitzetsi dute.

 

OkupaTour mantentzen da

Hasiera batean iragarri bezala, bizikletaz egiteko aukera egongo da eta txirringaz joateko deia egin dute: aurreikusita zegoen moduan egingo da ibilbidea.

Trenean izena eman dutenek ere tourra egingo dute. Garraioa egongo da guztientzako eta garraioa erabiliko da. Hala ere, ze garraio mota izango den ez dute zehaztu.

Hala ere, Autogestioaren Astea ez da tourrera mugatu. Aste guztian zehar ekimen ezberdinak antolatu dituzte Gaztetxearen urteurrenaren baitan. Bisita amaitzerakoan, luntxa, kontzertuak etab. egongo dira muinoko etxean.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Okupazioa  |  EAJ  |  Gasteiz

Okupazioa kanaletik interesatuko zaizu...
ZAD
Erresistentzia beltza eta koloretsua

Bretainiako Notre Dame des Landes-eko aireportuaren aurkako borroka luzea da, ia 50 urtekoa. Ingurune natural nasaia suntsituko zuen proiektua geldiaraztea lortu dute ekintzaileek. Garaipen historikoa da inondik inora, baina horrekin batera gerra deklaratu dio Frantziako Gobernuak hainbeste urtez ZADen eraikitako bizi-proiektu komunalari. Gaur gaurkoz Macronek bidalitako 2.500 jendarmeek ez dute lortu erresistentzia gunea desegitea. Itziar Bardajik egunotan ZADen ikusi eta bizi izandakoa... [+]


2018-04-24 | Antxeta Irratia
Bizitza eredu askatzailea aldarrikatu du Irungo Lakaxita gaztetxeak bere festa handian: Jaion

Lakaxita gaztetxeak bere egun handia bizitu zuen larunbatean, Jaion bestarekin. Joan den urtean atseden hartu ondotik, inoiz baino indartsuago itzuli da besta aldarrikatzaile eta kale okupatzailea: “Autogestioak egingo gaitu aske” lelopean.


2018-04-24 | Antxeta Irratia
Gaztetxearen beharra argiztatu du Hendaiako Sasikok, aste erabakiorrean

Herritarren babes handia jaso du Hendaiako Sasiko Gaztetxeak antolatutako Argi Hasteak. Larunbatean 70 bat lagun bildu ziren antolatu bazkarian, eta kasik bi urteotako okupazioan gaztetxetik iragan diren musika taldeen kontzertuen ondotik ere, igandean bertso saio batekin borobildu zuten astea.


Zone À Défendre

Notre-Dame-des-Landes herrian, Nantesko aireportutik hogei kilometrora, beste aireportu bat eraikitzeko proiektua diseinatu zen 60ko hamarkadan. Aurkari ugari izan ditu asmoak orduz geroz –ez zen alferrik pasa 68ko maiatza laborari-lur haietatik–. Berrogei urte pasatxoko borrokaldiaren ondoren, bestelako bideak agortuta, lurrak okupatzea erabaki zuten zenbait ekintzailek orain dela hamar urte. Laborantza eremuak berrartu, bizikidetza eredu bat eraiki, lan egin, iraun.

2012an... [+]


2018-04-20 | ARGIA
Bideoa | ZAD desalojatzeko erabilitako gas eta granada boteak itzuli dituzte

Azken asteetan Gendarmeriak ZADen botatako granada eta gas boteak bueltatu dituzte Nanteseko prefekturaren aitzinean.


Ertzainak Gernikako bloke okupatura indarrez sartu dira eta bi pertsona atxilotu dituzte

EZTENA taldeak prentsaurreko bidez salatu du astearte goizean Gernikan orain hiru astetatik okupatuta daukaten blokera sartu direla ertzainak, blokearen jabea eta ere abokatua. Bi pertsona atxilotu dituzte, ertzainekin “eztabaida” izan ondoren.


Negu Gorriak taldea omenduko du Irungo Lakaxitak larunbat honetako Jaion! festan

Irungo Lakaxita gaztetxeak Negu Gorriak taldea omenduko du larunbat honetan ospatuko duen Jaion! festan. Urdanibia plazatik –alegia, Moskutik– abiatuko da festa eta hiria gurutzatuko du “Fight D Power_Kamioi System” kamioi musikalarekin.


2018-04-17 | Uriola.eus
Erriberako topagune berria

Vicinay lantegi huts eta hondatua "bizinahi" bihurtu dute Deustuibarrako bizilagunek auzolanaren bitartez. Joan den larunbata, ateak zabaldu, eta auzolanaren emaitza ospatzeko eguna izan zen.


2018-04-12 | Hala Bedi
"Ez dute lortuko", ZADekin elkartasun mezua Gasteizen

Lagun ugari bildu dira asteazken arratsaldez Gasteizko erdialdean Notre- Dame-des-Landes-eko ZAD proiektuari babesa adierazteko. “2012an estatuaren arduragabekeri txikitzaileak ez zuen lortu eta oraingoan ere ez dute lortuko”, adierazi dute.


ZADera autobusa antolatu nahi dute Errekaleorreko lagunek

Poliziaren esku-hartzearen ondoren, Notre-Dame-des-Landes Bretainiako baso okupatuko herritarrei zaintza, babesa eta laguntza eskaini nahi diete Errekaleorreko lagunek. Euskal Herritik bertaratu nahi duenak, aukera du izena emateko: asteburuan egin nahi dute joan-etorria, eta Gasteiz, Donostia eta Baiona izango ditu geltoki autobusak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude