argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko Olarizuko bizilagunei alde egiteko hamar eguneko epea eman die Udalak
  • Okupatutako etxebizitzetan bizi diren 26 gasteiztarren errekurtsoak ezetsi ditu EAJ-PSE Udal Gobernuak. Hamar eguneko epean alde egin ezean udal gobernuak epaitegietara joko du bizilagunka kaleratzeko.

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 15
Argazkia: Argia.

Etxebizitzak abandonatzeko agindua bizilagunei iragan ostiralean jakinarazteko asmoa zuen udalak, egun berean Gorka Urtaran alkateak adierazi zuenez. Une horretatik aurrera hasiko da hamar eguneko atzera kontaketa.

Errekurtsoak alternatibak eskatuz

2020ko azaroan bizilagunek 35 alegazio aurkeztu zituen. Okupatu izanaren arrazoia bizi duten “langabezia eta prekarietatea” direla azaldu eta udalari eskatu zioten etxebizitza alternatiba bat eskaintzeko, beraien ahaletara egokitua. Otsailean errekurtso berriak aurkeztu zituzten 26 bizilagunek –bizilagunetako batzuk alde egin dute poliziaren eta udalaren presioaren ondorioz– udaletik etxegabetze prozedura iragartzeko jakinarazpenak jaso ostean. Azken horiek ezetsi zituen udalak iragan ostean.