Gasteizko mugimendu feministak eraso sexisten kontra egin duen lana aldarrikatu du "borrokaz jabetu nahi dutenen" aurrean

  • Gasteizko Udalak eraso sexisten gaineko politika berriak iragarri eta Zeledonen jaitsierara morez jantzita joateko deia egin ostean, neurri hauei buruz inork ez diela ezer galdegin salatu du mugimendu feministak.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 10an - 10:47

Gasteizko Udalak egunak daramatza eraso sexisten kontrako politika berriak iragartzen, eta Gorka Urtaranek abuztuaren 4ko Zeledonen jaitsierara morez jantzita joateko deia egin du. Besteak beste, informazio stand bat eta 24 orduko arreta zerbitzua eskainiko dute. Gaiarekin loturan, titular asko irakurri ahal izan dira.

Mugimendu feministak, Hala Bediri helarazi dionez, udaletxeak ekimen horretarako ez dituela kontutan hartu salatu du. “Gasteizko Udalak, beste behin, indarkeria sexistaren aurkako borrokaren protagonista izan nahi du; ez dagokion rola izendatzen dio bere buruari. Ez bakarrik mugimendu feministari galdegin barik eta beronekin koordinatu gabe, baizik eta bere burua protagonista izendatuz eta borroka honetaz jabetu nahian”, adierazi dute.

“Txupinazora morez jantzita joateko deia egin eta berdintasun plan berria aurkezten agertzen diren berberak, indarkeria sexistaren kontra mobilizatzera dei egiten duten kartelak jartzeagatik edota manifestazio batean semaforo bat gorriz pasatzeagatik isunak jartzen dituzte”, salatu dute.

Beste erakunde batzuekin koordinatutako lana

Mugimendu feministak “urteak daramatza kalean, etxeetan, ikasgeletan, jaietan, eta beste hainbat eremutan borrokan. Indarkeria sexistaren egiturazko izaera azpimarratuz eta eremu ezberdinetan era intersekzional batean lan eginez”, gogorarazi dute.

Herri mugimendu osoaren lana ere azpimarratu nahi izan dute: “Denbora luzea daramagu, denok batera, eraso sexistarik gabeko jaiak lortzeko lanean. Gure apustua argia da: autodefentsa feminista erabiliz, indarkeria heteropatriarkalaren forma guztiei erantzuten jarraituko dugu. Soilik horrela lortuko ditugu emakume, bollera eta trans guztien gozamenerako jai libreak”. Azpimarratzekoa da mugimendu feministak orain urteak hasi zuela jai zein auzo batzorde ezberdinekin eta tabernekin lanketa bateratu bat, erasoei aurre egin eta hauei era bateratuan erantzuteko.

Abuztuaren 4an morez jantzita joateko deiaren aurrean, gogorarazi dute emakumeek urte askotan egin izan dituztela txupinazora elkarrekin joateko kalejirak, erasoen kontrako eta autodefentsa feministaren aldeko lemekin. Horren adierazle, 2016an zabaldutako pankarta erraldoia.

Emakumeen tokia aldarrikatzeko ordua

Mugimendu feministak bere tokia izango du, aurten ere, abuztuaren 3tik 9ra unibertsitate campusean mantenduko diren Gasteizko Txosnetan. Egun horietako bat, abuztuaren 8a, Egun Feminista izango da: marianitadak, ohiko herri bazkariak eta ekitaldi batek emango diote forma egunari. Egun horretako zuzeneko guztiak emakumez osatutako taldeek emango dituzte, eta mugimendu feministatik “gozatzeko, hitzorduarekin bat egiteko eta jai eremuetan ere gure espazioa aldarrikatzeko” deia egin dute.

Aurrerago, jaietarako prestatuko duten protokoloari buruz xehetasun gehiago emango dituzte agerraldi baten bidez. Bitartean, jai batzorde ugarirekin koordinazio lanean, auzoetako jaietan ere eraso sexisten kontrako telefonoa martxan izango dutela gogorarazi dute.

* Auzoetako eta hiriko jaietan, Gasteizko mugimendu feministak eraso sexistak salatzeko telefono zenbaki bat izango du 24 orduz martxan:  688 744 411

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker euskaratu eta ARGIAra ekarri dugu.

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude