Gasteizko meskita bati eraso egin diote berriro

  • Gasteizko Errota auzoko meskitaren atean Islamaren aurkako pintaketak agertu ziren pasa den astelehenean. Lehenago ere izan dira antzeko erasoak Arabako hiriburuan. Martxoan, esaterako, Zabalgana auzoan irekitzekoa zen meskitaren kontrako gutun arrazistak banatu zituzten ezezagun batzuek, eta astebete beranduago txerri haragia eta odola bota zituzten lonja horretara.


2016ko azaroaren 11n - 10:21
Errota auzoko meskitan agertutako pintaketak / Hala Bedi

Errota auzoko meskitaren atean ikur neonaziak eta gaztelaniaz idatzitako hainbat pintada azaldu dira, Alah Satan da, Kristo errege eta Hiltzaile parasitoak mezuekin.

Auzokideen babesa

Errota Zaharra Auzo Elkarteak eta Errota Anitza taldeak komunitate musulmanari elkartasuna adierazi diete eta gogor salatu dituzte auzokideen arteko "konfrontazioa" bultzatzen dituzten ekintzak: "Gure auzoa kultur ezberdinen arteko bizikidetza eredua da; hortaz, errespetua eta horrenbeste aberasten gaituen aniztasunaren aldeko apostua berretsi nahi dugu", adierazi dute ohar baten bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Islamofobia
2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Neska musulmanek erabili ohi duten tunika debekatu du eskoletan Frantziako Gobernuak

Irailetik aurrera, ikastetxe publikoetan abayah janztea debekatuta izango dute ikasleek Frantziako Estatuan. Neska musulman ugarik soinean eraman ohi duen tunika edo bata modukoa da abayah. Laikotasunaren defentsa ala islamofobia, hautsak harrotu ditu erabakiak.


2022-06-07 | ARGIA
Beloa eramateagatik emakume bati sarrera ukatu zion jatetxeko jabea epaituko dute

Beloa zeraman emakume bati “historiaurrean bezala” jantzita zihoala esan eta Hendaiako jatetxe batean sartzea eragotzi zion jabeak. Semeak bideoan grabatu zuen gertatutakoa eta diskriminazioagatik epaituko dute orain jabea.


Frantziako presidenteak musulmanak haserretu ditu

Mahomaren karikaturak ikasgelan erakusteagatik muturreko islamista batek irakasle bat hil ostean, “separatismo musulmana” kritikatu zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek eta eraikin publikoetan Mahomaren karikaturak proiektatu zituzten ondoren. Gehiegizkoa... [+]


Eguneraketa berriak daude