argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko lorezainak negoziazioetara bueltatu dira 100 greba egun eta gero, Jaurlaritza erdian
  • Gasteizko lorezainen eta udalak azpikontratatutako enpresaren arteko negoziazioak uztailaren 7an hasiko dira Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin. 

Jon Fernández González 2025eko uztailaren 07a
Lorezainek egindako protesta. Orain.eus

Negoziazioak hasteko egun horretan bete da grebaren 100. eguna. Rafa Busto ELA sindikatuko ordezkariak honela ospatu du bilera egongo denaren berria: "Oso pozik hartzen dugu erakundeekin batzartzea, orain arte Udalak ez baitu gutaz ezer jakin nahi izan. Ea Jaurlaritzak gehiago egiten duen. Baikorrak gara, baina ikusi egin behar dugu zer gertatzen den".

Soldatak dira gai zentrala negoziazioetan. Lan-hitzarmen propioa izatea eskatzen dute langileek, eta Espainiako Estatukoa bertan behera utzi nahi dute, gutxieneko soldata nekez gainditzen baitu egunekoak.

Sindikatuen arabera, orain arteko bilerak eta negoziazioak "ez dira oso emankorrak izan, enpresak ez baitu bere eskaintza ia aldatu". Enpresak %3ko igoera proposatu zuen 2025-26-27 aldirako. Egindako azken bileran %4ko igoera proposatu zuen 2025erako, %3koa 2026rako eta %2koa 2027rako. Langileen arabera, igoera ez da nahikoa.

Uztailaren 7an arratsaldean hasiko dira Eusko Jaurlaritza bitarteko izango den negoziazioak.