argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko langile bat hil da Errioxan
  • Apirilaren 16an Gasteizko langil bat hil zen Errioxako Haro herrian, agrokimikoen enpresa batean bigilantzia lanak burutzen ari zela. Ateak azpian harrapatuta hil zen 51 urteko gizonezkoa. 18 langile dira dagoeneko 2022an Euskal Herrian hil direnak.

ARGIA @argia 2022ko apirilaren 19a
Urtarrilean hil zen langile baten aldeko mobilizazioa Gasteizen. Argazkia: Hala Bedi.

Gizonezkoak lan egiten zuen segurtasun enpresaren izenik ez da publiko egin, baina hedabideek zabaldu duten informazioaren arabera, Gasteizen du egoitza.

Dagoeneko 18 dira 2022an Euskal Herrian hil diren beharginak.

2021ean Hego Euskal Herrian lanean hildakoen txostena

ESK sindikatuak iaz Hego Euskal Herrian hildako langileen txostena argitaratu du (hemen ikus daitezke). Bertan nabarmendu dute pandemiaren eta murrizketen eraginez lan jarduerek behera egin badute ere, istripuek eta heriotzek ez dutela behera egin: 2020an 70 langile hil ziren eta 2021ean 68.

Egoera honen aurrean, neurri hauek hartzea exigitu du sindikatuak: enpresen gaineko kontrol zorrotzagoa egitea, mutualitateak eta prebentzio-zerbitzuak publifikatzea, enpresa guztietan arrisku psiko-sozialeko ebaluazioak egitea; eta istripu asko eragiten dituzten puntu beltzak ezabatzea.