Nerea Martinez Martxoak 3 elkarteko bozeramailearekin hitz egin dute gaur Hala Bediko Hizpidea saioan, 1976ko martxoaren 3ko hilketen 42. urteurrenaren bezperan. Urteotan guztiotan Gasteizko herri mugimenduak izan duen garrantzia nabarmendu du Martinezek, hildako 5 langileen eta zauritutako guztien memoria bizirik mantendu ez ezik, egungo antolaketa eta aniztasunaren eredu ere izan baita.
42 urte joan direnean, beraz. herri mugimenduak eta, bereziki, herri mugimenduko emakumeak izango dira urteurrenaren protagonista. Espainiak ezarri nahi duen memoria baztertzailea ere salatu du Martinezek, eta Terrorismoaren Biktimen Memorialaren aurretik pasatzen denean, “bihotzak buelta” ematen diola adierazi du.
Albiste hau Hala Bedik sortu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]
Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]
Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.
Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]
Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.