"Desobedientzia larria" egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

  • 1.080 euroko zigorra ordaindu beharko du Gasteizko herri harresian parte hartzeagatik atxilotutako zortzi gazteetako bakoitzak. "Desobedientzia larria" delitua egotzi die epaileak, auzipetuen presentziarik gabe asteartean Gasteizen egin zuten epaiketaren ostean. "Berriz ere egingo genuke" adierazi dute. Zigorrak eta epaiketaren gastuekin 16.000 euro ordaindu behar dituztela kalkulatu dute eta hauek lortzeko kanpaina abiatu dute.

Lander Arbelaitz @larbelaitz
2016ko abenduaren 15a
Ez ziren epaiketara azaldu zortzi auziperatuak. (Argazkia: Hala Bedi)

"Lege injustuen aurka borrokatu beharra dugu. Izan legedi antiterroristak, izan Mozal legea, izan udal-araudi zentsuratzaileak. Borroka horretan, desobedientzia ezinbesteko osagaietako bat da. Eta, ondorioz, bidean itoko ez bagara, ezinbestekoa ere desobeditzeak dakarren errepresioari erantzutea eta zigorra zuzenean pairatzen duten bidelagunak babestea", aldarrikatu du Gasteizko Harresiak ARGIAk eskuratu duen irakurketan..

Elkartasun eta konpromiso ekonomikoa balioan jarri dute. "Bereziki garrantzitsua da, errepresio ekonomikoari kolektiboki heltzea. Espetxealdi batekin alderatuta errepresio ikusgaitzagoa delako, elkartasuna pizten zailagoa, baina ez halabeharrez leunagoa. Bai ordea desmobilizatzaileagoa askotan, are gehiago poltsikoak hutsago ditugun testuinguru ekonomiko honetan. Zerbaitengatik lehenetsi du Espainiako gobernuak Mozal legearen bidez errepresiorako bide ekonomikoa azken lege-erreformetan".

Uste baino zigor handiagoa

Desobeditu izana onartzeaz gain, aldarrikatu ere egin dutelako zigorra espero zutela diote. Hala ere, kasu bat kenduta, beste guztietan espetxe zigorrak espero zituztela aitortu dute, eta aurrekari penalik ez zutenez auzipetuek, prozedura horiek espetxealdirik eta isunik gabe amaituko zirela aurrikusten zutela. "Usteak erdi ustel", aitortu dute. Horregatik, asteartean abian jarritako kanpaina ekonomikoan finkatutako diru-kopuruaren helburua berregokitu dute.

"Asteartean 10.000 € behar genituela bota bagenuen, 16.660 behar ditugula esan beharrean gaude gaurkoan. Astearte honetako eta iragan urriaren 10eko epaiketen ondorioei aurre egiteko. 11.880 € isunetan, 4.780 prozedura judizialaren eta defentsa juridikoaren gastuei aurre egiteko".

Beharrezkoa iritziz gero etorkizunean ere ekimen desobediente masiboak antolatzeko baldintzak elikatu nahi dituztela diote, eta orain konpromiso ekonomikoaren ordua dela.

Diru ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia publiko egin dute: ES 34-3035-02289422-8002-3218

 

Kanal hauetan artxibatua: Desobedientzia zibila  |  Gasteiz  |  Herri harresia

Desobedientzia zibila kanaletik interesatuko zaizu...
Lurraren historia porlanak idatz ez dezan

2012ko urtarrilean okupatu zuten lehen aldiz Andra Mari auzoko Tosu landa. Getxo metropolitarrean porlanak estali ez duen eremuan parkinga ezarri nahi dute, inguruan eraiki asmo dituzten 8.000 etxebizitzen aurrekari. Baratze komunitario zena erresistentzia eta desobedientzia gune bilakatu dute, udal gobernuak (EAJ) obrak berehala abiatu nahi dituelako


Iņaki Garcia Koch Itoizko solidarioari omenaldia egingo diote Agoitzen

Urtea hasi berritan hil da ibilbide luzeko ekintzailea eta azken agurra egingo diote larunbatean Artzibarren eta Agoitzen senide eta lagunek.


2017-01-26 | Hiruka .eus
Desobedientzia zibila defendatu du EH Bilduk, Getxoko parkingaren aurkako dinamika babestuz

Getxoko EH Bilduk Tosu landan "erresistentzian" dihardutenen norbanakoei bere elkartasuna eta atxikimendua helarazi die.


Etxegabeei jaten emateagatik atxilotuak

Premia dutenei kalean jaten emateko baimen berezia behar duzu Tampa hirian (Florida, AEB), eta baimena lortzeko, aseguru poliza bat ordaindu behar da eta paper burokratiko ugari bete. Baimen hori gabe ari ziren Food Not Bombs erakundeko kideak jatekoa banatzen, eta poliziak atxilotu egin zituen.


Desobeditzeko eskubideari ongietorria

Munduan 65 milioi pertsonak jaioterria atzean utzi behar izan du bortxaz. Horietatik 5.000 lagunek baino gehiagok bizitza galdu dute iaz Mediterraneoan, mugak parez pare ixten dizkion Europar Batasunera sartu nahian. Gobernuek eraikitako harresiari harri koxkorra kendu nahi izan diote Begoña Huartek eta Mikel Zuluagak, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen babesean.


2017-01-09
Begoņa Huarte eta Mikel Zuluagari ongietorria
MULTIMEDIA - ekitaldia

Greziatik Euskal Herrira hainbat lagun ekartzen saiatzeagatik atxilotu zituzten Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga ekintzaileei Loiuko aireportuan egindako harreraren irudiak.


2017-01-02 | ARGIA
Errefuxiatuek harrera beroa egin zieten Huarte eta Zuloagari Atenasen libre geratu zirenean

Errefuxiatu talde batek Begoña Huarte eta Mikel Zuloagari libre geratu zirenean Atenasen egindako ongi etorria jasotzen du Ibai Arbide Azak bere Twitter kontuan jarritako bideoak.


Mikel eta Bego libre, mundu aske batean

Errefuxiatuak Euskal Herrira ekartzen saiatzeagatik Grezian atxilotu dituzten Mikel Zuluaga eta Begoña Huarteri gutuna idatzi diete Lurralde Askea komunitate desobedienteko hainbat kidek.


Elkarretaratzea Bilbon erregearen argazkiak erretzeagatik atxilotuak izan direnen eta Carme Forcadellen alde

Gaur, arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea egingo da Bilboko udaletxearen aurrean Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentearen eta Espainiako erregearen argazkiak erretzeagatik atxilotuak izan diren gazteen alde. Aldarricatuz eta ANC Euskal Herria elkarteek egin dute deia.


2016-12-13 | Arabako Alea
Elkartasunera deitu dute Herri Harresiko auzipetuek, 10.000 euroko isunei aurre egiteko

Gasteizko Harresian desobedientziagatik auzipetutako zortzi gazteak ez dira epaiketan agertu.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude