Gasteizko Gaztetxeak 29. urteurrena ospatuko du ostegunetik aurrera

  • 29 urte igaro dira San Prudentzio egunean Gasteizko alde zaharreko kotxe-toki zaharrak okupatu eta gaztetxea sortu zutenetik. Hori dela eta, ostegunetik aurrera urteurrena ospatuko dute, jaia eta aldarrikapena uztartuz, “29 urte oasian, 29 urte dantzan” lelopean.


2017ko apirilaren 20an - 11:18
Gasteizko Gaztetxea

Autogestioan, asanbladan eta okupazioan oinarritutako proiektu gisa sortu zuten Gasteizko Gaztetxea 1988 urtean eta hiru hamarkada geroago printzipio berdinekin jarraitzen dutela ziurtatu dute.

“Ideia horien inguruan oso jende ezberdina elkartzeko eta dinamika herritarrak aurrera ateratzeko balio du gaztetxeak”, azaldu dute Gazte Asanbladako kideek. “29 urte igaro dira baina hau ez da gelditu: Gasteizen alternatiba bat eskaintzeko mugimenduan dagoen proiektua da gaztetxea”.

Aurtengo ospakizuna beste urte batzuetakoa baino laburragoa izango da, hamar egun iraungo du. Ostegunetik apirilaren amaierara arte era askotako ekimenak egingo dituzte: bertso afari beganoa, autogestioaren inguruko mahai-ingurua, futbolin txapelketa, kontzertuak eta txontxogilo ikuskizuna, besteak beste.

Oier Gomez larriki gaixo dagoen preso gasteiztarrari elkartasuna helarazteko ere baliatuko dute festa, eta larunbatean Oiertxo SOS Eguna egingo dute.

Egitaraua:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Eguneraketa berriak daude