Hamar urte hutsik zeramatzan eraikin bat okupatu dute Gasteizko Alde Zaharrean

  • 35 gazte inguru bizi daitezke Alde Zaharrean okupatu duten bloke berri honetan. Hamar urte daramatza hutsik eraikinak eta “etxebizitzaren inguruko arazo kolektiboari erantzun kolektibo bat” eman nahi diote okupazio berri honekin.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 03an - 09:15
Gazteek okupatu duten eraikinaren artxiboko irudi bat.

Gasteizko gazte talde batek “Corre” ("Hedegile”) kaleko 127. blokea okupatu du, Hala Bediri jakinarazi diotenez. Azken asteetan zehar okupatu dute eta 35 pertsona inguru bizi daitezke eraikin honetan, adierazi dutenez. Ikasturte honetan “Pinto”, Txikita eta “Kutxi” kaleetan blokeak okupatu dituzte helburu berarekin.

Gazteek azaldu dutenez, “bloke honen utzikeriagatik, badakigu alkateak aurreko udal gobernua eta berea salatu, eta akatsak onartu beharrean gure portaera kriminalizatzera joko duela". Zentzu honetan, “hiritarron interes eta beharrak asetzeko borondate eza” leporatu diote Urtaranen gobernuari.

Gazte Emantzipaziorako Saretik argitu dutenez, sarea zabaltzen jarraitzeko asmoa dute: “Txikitatik hasita, Pinto, Kutxi, eta Hedegile kaleko etxebizitzak pizten eta berpizten jarraituko dugu”. 

Eraikinak hamar urte daramatza hutsik eta zorrak oraindu gabe ditu

Bloke honek hamar urte daramatza hutsik. Izan ere, 2008. urtean, ARICH (Agencia de Revitalizacion Integral del Casco Historico) enpresa sortu eta etxebizitza honen tankerako blokeak kudeatzen hasi zen. Hala ere, nahaspila urbanistiko ugari sortu zituen enpresa horrek, eta egun zorrak kitatu gabe ditu oraindik.

Etxebizitza honen desjabetze prozesua ulertzeko luze jo behar da atzera. ARICH enpresak, tutoretzapeko apartamentu batzuk sortu nahi zituen, baina ez zen inolako mugimendurik egon. Ezarritako datak igarota, proiektu horren eskumena Ensanche 21en eskuetara igaro zen eta 2012. urtean, arrazoi ekonomikoengatik, kudeaketa bertan behera geratu zen.

Artikulu hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude