Gasteizko 78 eragilek alkatearen "politika baztertzailea" salatu dute

  • Gasteizko 78 kultur, kirol eta gizarte eragilek adierazpena plazaratu dute, "alkatearen eta beste agintari politiko batzuen kanpainia baztertzailearen aurka".


2014ko urriaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Gasteiztarrak gara eta maite dugun Gasteiz hiri irekia da, denok osatua, gehien behar dutenekin solidarioa eta aniztasunarekin adeitsua", diote sinatzaileek (Argazkia: Gasteiz Hoy)

"Gasteiztarrak gara eta maite dugun Gasteiz hiri irekia da, denok osatua, gehien behar dutenekin solidarioa eta aniztasunarekin adeitsua (adina, egoera soziala, generoa, jatorria...)", diote sinatzaileek. "Hiri honetan politikari arduratsuak behar ditugu, hiritarren artean kohesioa bultzatzen dutenak eta haien jarduera politikoan denon diruarekin iruzurrik egiten ez dutenak".

Sinatzaileak

Bernardo Atxaga, Toti Martinez de Lezea, Antonio Altarriba, Karmele Jaio, Xabier Montoia, Lourdes Oñederra, Rikardo Arregi, Juan Ibarrondo, Iban Zaldua, Elisa Rueda, Patxi Zubizarreta, Katixa Agirre, Edu Zelaieta, Asun Garikano, Gerardo Markuleta, Txema Arinas, Mielanjel Elustondo, Ana Arregi, Manex Agirre, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Ruben Sánchez, Bingen Mendizabal, Iñaki Betagarri, Mikel Urdangarin, Gari, Josu Zabala, Alejandro Ferreira, Raul Romo, Koldo Uriarte, Iker Uriarte, Eneko Espino Mujika, Carmén G. Díez, Kike Sáenz de Villaverde, Zuriñe Gerenabarrena, Iosu Izagirre, Virginia de la Casa, Alex Ruiz de Azúa, Gorka Aguinagalde, Unax Ugalde, Eloy Beato, Marta Villar, Sonia Estévez Fernández, Javier Fernández, Itziar Rekalde, Martin Guridi, Belén Nevado, Idoia Zabaleta, Natxo Rodríguez, Iñigo Salinero "Txaflas", Blanca Urgell, Rikardo Gómez, Mikel Ayerbe, Amelia Barquín, Antonio Duplá, Cira Crespo, Ibai Iztueta, Leire díaz de Guereñu, Verónica Werckmeister, Iñaki Larrimbe, Joserra Melguizo, Eneko Etxebarrieta, Brenan Duarte, Juanito Oiartzabal, Iker Pou, Eneko Pou, Irati Anda, Oier Zearra, Adolfo Madinabeitia, Jose Ángel Cuerda, Fidel Molina, Félix Placer, Carlos López Losada, Nacho Artuondo, Pedro Espinosa, Amparo Las Heras, Jesús Valencia, Iñaki Lasa Galdos.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xenofobia
Jaime Iribarren (LAB)
"Zapia buruan eramateagatik diskriminatu egiten dituzte lantokietan"

Elkarretaratzea egin dute Iruñean asteazkenean SOS Arrazakeria taldeak eta LAB sindikatuak salatzeko zapia buruan erabiltzen duten zenbait emakumeri "mehatxuak" eta "irainak" eragin dizkietela euren lanpostutan. "Ohikoa" den diskriminazioa... [+]


Bost urte inor ez da ilegala aldarrikatzen

Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]


Voxen diskurtso xenofoboa geldiarazteko protokolo bat sortu nahi du Nafarroako Parlamentuak

Eskuin muturraren “diskurtso guztiz arrazisten”arriskuaz ohartarazi du Unai Hualde presidenteak. Bere aburuz, erakundeak giza eskubideak urratzen dituzten jokaerak ekidin behar ditu.


Hobetu bada ere, indarrean dago atzerritar jatorriko pertsonekiko estigmatizazioa EAEn

Immigrazioaren Euskal Behatokiaren 2023ko Barometroaren emaitzek diote “2021ko balioetara itzuli dela” euskal gizartearen "tolerantzia-maila". Datuen arabera, horrek lotura zuzena du Ukrainako gerraren kronifikazioarekin eta asilo-eskarien egonkortzearekin.


Eguneraketa berriak daude