argia.eus
INPRIMATU
Gasteizen euskaraz bizitzeko dekalogoa aurkeztu dute
  • Jaietan eta urte osoan euskaraz bizitzeko nahia adierazi dute Gasteizko hainbat eragilek eta erakunde publikok eta horretarako 10 puntuz osatutako dekalogoa aurkeztu dute.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2016ko abuztuaren 01

Gasteizko jaien atarian, Gasteizko euskalgintzako gizarte erakundeen ekimenez, eta beste hainbat eragile eta erakunderen babesarekin, Gasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa aurkeztu dute uztailaren 30ean Aihotz plazan. Gasteizko jaietan eta urte osoan zehar euskaraz bizitzeko nahia adierazi nahi dute, "elkarrekin hizkuntza partekatuz, gozatuz eta erabiliz".

Bertan euskalgintza, erakunde eta elkarte zein entitate ezberdinetako ordezkariak izango dira. Sinatzaileen artean daude Bertsozale elkartea, GEU elkartea, Lazarraga Kultur elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, IKA, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea, Neska eta Blusen Batzordea eta kuadrilla guztiak, Txosnen Batzordea, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta zenbait talde politiko.

"Gero eta gehiago gara Gasteizen euskaraz bizi nahi dugunok; espazio guztietan euskaraz aritu: familian, seme-alabekin, lagunartean, lanean, sare sozialetan... Azken batean, elkarrekin hizkuntza partekatu, gozatu eta erabili. Era berean, euskaraz eredu izan behar dugu; jendaurreko agerpen publikoetan euskarari lehentasuna emanez, hizkuntza paisaian euskarari dagokion lekua eskainiz, baita etorri berriei zein ikasten ari direnei euskaraz egiteko aukera erraztuz ere. Euskaraz guneak eta uneak sortu eta partekatu nahi ditugu; elkarrekin euskaraz bizi, horixe da gure nahia", azaldu du Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartearen arduradunak.

Hori dela eta, Gasteizko jaietan hasita, eta urte osora begira, praktikan jarri nahi duten 10 puntuz osatutako dekalogoa aurkeztu dute:

(Albistea hau Arabako Alea-tik ekarri da CC-by-sa lizentzia baliatuta)