Gasteizen dozenaka lagunek oroitu dute bere buruaz beste egin duen gazte transexuala

  • Ondarroako gaztea omentzeaz gain, transfobia salatu dute TransBolloMarika Sareak deitutako elkarretaratzean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 20an - 09:05
Arg: Arabako alea

200 lagun inguru elkartu dira iluntzean Andre Maria Zuriaren plazan, Ondarroan bere buruaz beste egin duen nerabe transexuala omentzeko eta transfobia salatzeko. TransBolloMarika Sareak deitu du elkarretaratzea.

Berria Chrysallis elkarteak eman zuen aurreko ostiralean. Ekaik, 16 urteko gazte transexualak, bere buruaz beste egin zuen hilaren 15ean, ostegunean. Ekaik egunero aurre egin beharreko borrokak nerabe batentzat gehiegi izan litezkeela ondorioztatu du Chrysallisek. Erregistroan izen-aldaketa lortzeko, Gurutzetako ospitaleko "genero unitatean" inoiz heldu ez eta behar zuen hormona-tratamendua jasotzeko, edo institutuan bere errealitatea azaldu eta errespetatzeko egin ez zen formakuntza-saioa ematea lortzeko borrokak jarri dituzte adibidetzat. Egunotan, Ondarroan ez ezik, gaztea omentzeko eta egoera salatzeko elkarretaratzeak egin dira Euskal Herriko puntu ezberdinetan.

Albiste hau Arabako alearen webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Trans legearen erreformaren harira, Ekai Lersundiren aitak: "Egun berezia da Ekaik nahi zuena lortzeko"

Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek. 


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


Eguneraketa berriak daude