Igandean atxilotu zituen Ertzaintzak desordena publikoak egotzita, eta astelehenean aske utzi dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Hispanitate egunaren harira Falangeak konzentrazioa deitu zuen Gasteizen, eta horren aurka kontramanifestazio bat deitu zuten zerbait talde antifaxistek. Istiluak izan ziren bi taldeen artean, baina batez ere, antifaxisten eta Ertzaintzaren artean, ARGIAn jaso genuenez.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotuetako bat berehala utzi zuten aske adingabea izateagatik, baina gainontzekoek gaua polizia-etxean pasa dute, eta goizean askatu dituzte.