Gasteizek antenen mapa izango du

  • Gasteizek telefonia mugikorraren antenak kokatzeko mapa osatuko du aurten, udal aurrekontuetan jasota dagoen moduan. Proiektuak bi epe izango ditu; lehenik eta behin, Gasteizen dauden antena guztien kokapena zehaztuko da eta, bigarrenik, izan ahal dituzten arriskuak aztertuko dira. Gasteizko udalak badu antenen mapa bat baina hori berritzea eta osatzea izango litzateke lehenengo urratsa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 15an - 10:36
Proiektuak bi epe izango ditu; lehenik eta behin, Gasteizen dauden antena guztien kokapena zehaztuko da eta, bigarrenik, izan ahal dituzten arriskuak aztertuko dira.

“Antena bakoitza zehazki non kokatzen den ezagutzea garrantzitsua da, bai eta haien norabidea ere. Guzti horrek balio behar digu non dauden ezagutzeko eta distantzia ezberdinetan duten eragina neurtzeko”, azaldu du EH Bilduko zinegotzi Iratxe Lopez de Aberasturik. Proiektuak bereziki zonalde ahuletan jartzen du arreta; hala nola, eskolak, haurreskolak, ospitaleak, osasun zentroak edota parkeak, besteak beste. Antenen mapak zonalde bakoitzean dauden eragin osoa ezagutzeko balioko digu.

Europatik markatzen den helburua, emisioen 0,1a da eta hiriko zenbait puntutan maila hori handitzen da.  “Helburu handiak dituen proiektu egingarri bat da, berez Donostiak aurreko legealdian egin zuen. Balioa ere onartu daiteke, aurtengo aurrekontuak 40.000 euroko partida duelako eta, gainera, 2017an 50.000 eta 2018an 50.000 euro gehiago”, azaldu du Lopez de Aberasturik.

Mapan kokatu ostean, behar diren neurriak hartu ahalko dira. Diru partida horiek datuak berritzeko balioko dute bai eta gizartean datuak zabaltzeko moduak bultzatzeko; “gizarteak pairatzen dituen emisioak ezagutzeko eskubidea dauka”.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Arabako Alean argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eremu elektromagnetikoak
Linky argindar kontagailu inteligenteak
Osagarria eta bizi pribatuaren errespetua zalantzan

Izan partikularren zein udalen partetik, Linky deitu argindar kontagailuaren aurkako jarrerak biderkatuz doaz Ipar Euskal Herrian. Bi kezka nagusi daude errefusaren oinarrian: batetik, dakarren bizi pribatuari buruzko informazio bilketa; bestetik, hedaturiko uhin... [+]


2015-04-21 | Unai Brea
Espainiako Estatuko abokatua, Gasteizko antenen ordenantzaren aurka

Espainiako Gobernuak, estatuko abokatuaren bitartez, helegitea aurkeztu du telefonia mugikorreko antenak arautzen dituen Gasteizko ordenantzaren aurka. Urtarrilean onartu zuten ordenantza, EH Bildu, EAJ eta PSEren aldeko botoekin. Gobernuan dagoen PPk ezetz bozkatu zuen.


2014-05-16 | Unai Brea
Bilboko auzo elkarteak, antenak jartzeko teilatua desjabetu ahal izatearen aurka

Madrilgo Diputatuen Kongresuak –PP, PSOE, CiU eta EAJren botoekin– apirilaren 29an onartutako Telekomunikazio Lege Orokorraren aurka azaldu da Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, prentsa ohar baten bitartez. Diotenez, legeak oztopatu egiten du osasunaren defentsa... [+]


2013-12-01 | Unai Brea
Jose Alberto Arrate
"Eremu elektromagnetikoen gaian, alarma datuek eurek sortzen dute"

Eibarren jaio zen 1955ean, elkarrizketa hau egin dugun etxean. Sorlekuan bertan du bulegoa Jose Alberto Arrate abokatuak, Euskal Herrian eremu elektromagnetikoen kalteengatiko auziak daramatzan bakarretakoa, bakarra ez bada. Berriki Donostian egindako jardunaldi... [+]


Agustin Bocos: "Ez ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea"

Agustin Bocos ingurumen abokatua da, kutsadura elektromagnetikoan aditua, Soinuaren Kontrako Juristak elkartearen sortzaileetakoa eta ingurumen zuzenbideko masterreko irakaslea. La Vanguardia hedabideko La Contra sailean elkarrizketa egin dio Ima Sanchis-ek eta wi-fi-ari buruz... [+]


Eguneraketa berriak daude