argia.eus
INPRIMATU
Eraso matxisten aurkako seinaleak jarri dituzte Gasteizko sarrera nagusietan
  • Urte guztian izango dira Udalak paratutako seinaleak.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2017ko abuztuaren 03a
Hiriko lau sarrera nagusietan jarri dituzte mezuak. (Argazkia: Gasteizko Udala)

Hiriko lau sarrera nagusietan “Vitoria-Gasteiz, eraso matxisten aurka” mezua daramaten seinaleak jarri dituzte eta urte osoan utziko dituzte han.

Leku hauetan jarri dituzte: Forondako atean (iparraldea), Gardelegin (hegoaldea), Brusela hiribidean (ekialdea) eta Zabalganan (mendebaldea).

Artikulu hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.