Gasteiz alternatibo eta autogestionatuari gorazarre egin dio OkupaTour arrakastatsuak

  • Gasteizko Udalaren debekuei eta goizeko lehen orduko eguraldi txarrari aurre eginez, larunbatean dozenaka lagun bildu ziren OkupaTour-en. Arabako hiriburuan loratutako espazio autogestionatuak ezagutzeko aukera eskaini zuten, bizikletaz zein autobusez, goiz osoan zehar luzatu zen ibilbidian. Hemen Hala Bedik egindako kronika.

Hala Bedi @halabedi
2018ko apirilaren 16a
OkupaTour egin zen Gasteizen apirilaren 14an.

Udalaren azken orduko erabaki politikoak arriskuan jarri zuen azken hilabetetotan Gasteizko kolektibo ezberdinek prestatzen ibili diren OkupaTour-a. Hala ere, gogoari eutsi eta 11:00etan 150 lagun bildu dira Andra Mari Zuriaren plazan. Bertan, bizikletaz hurbildutako lagunei, hasierako trena ordezkatu duen autobus bat batu zaie bertan, tourra gidatu duen furgoneta jarraitzeko asmoarekin. Furgonetaren gainean, gune bakoitzaren inguruko azalpenak zabaltzeko megafonia.

Lehenengo geltokia SUmendin egin du, 2016an Judizmendi auzoan berreskuratutako lokala. Honen ostean, eta Amparo Lasherasek 60-70. hamarkadetako herri mugimenduaren errealitatea azaldu ostean, Errekaleor auzora hurbildu da OkupaTour. 2013. urtean berreskuratutako auzo hau, gaur egun 150 bizilagunen etxebizitza bermatzeaz gain, kulturaren zein burujabetza energetikoaren sinbolo bihurtu da, eta bertako mural ezberdinak edo azken hilabeteotan instalatutako eguzki-panelak lehen eskutik ikusteko aukera izan dute hurbildu diren lagunek.

Jarraian, Gasteizko erdialdera itzuli da OkupaTour, eta bertan, Gasteizko herriaren historia ezagutzeko aukera paregabea izan da: Adurtza auzoan barrena, gaur egungo autogestio mugimenduaren hazia bilakatutako 80. hamarkadako mugimendu autonomoen eztandaren inguruan aritu da Juan Ibarrondo. Ondoren, erdialdetik, hiri ereduaren inguruko hausnarketarako tartea izan da, ADI ustelkeriaren aurkako elkartearen eskutik: Operación Centro, San Antonioko kasua edo Ensanche 21en ustelkeriaren inguruko hainbat datu mahaigaineratuz.

13.30ak aldera, Alde Zaharrera iritsi da ibilbidea. Bertan, auzoko gentrifikazio prozesua eta, konkretuki, Santo Domingo kalearen kasua ezagutu dute. Ibilbidearen azken txanpan, Alde Zaharreko beste espazio batzuetara hurbildu da OkupaTour: 1983an sortutako Hala Bedi irratia, 2008an berreskuratutako Auzolana Pilotalekua, Gazte Emantzipaziorako Sareak (GES) Alde Zaharrean gazteentzat berreskuratutako etxebizitzak edo 2010ean okupatutako Arkillos 10, udal jabegoko eraikina.

Azkenik, Gasteizko Gaztetxean antolatutako luntx batekin amaiera eman diote OkupaTour-ari. Antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute: “Kriminalizazio eta debeku saiakeren gainetik, gaurkoan, bestelako Gasteiz bat egunez egun eraikitzen ari diren proiektuen errealitatea jendarteratzea lortu dugu”, adierazi dute.

Gaurko ekimenari jarraipena emango ote dioten argitu ez badute ere, “Gasteizko autogestio mugimenduaren loraldia” azpimarratu dute, OkupaTU Gasteiz dinamikaren baitan Hala Bediren, Gaztetxearen, Auzolana Pilotalekuaren eta Errekaleor Bizirik-en urteurren borobilak ospatzen diren honetan. Urriaren 6an, OkupaTU Gasteiz Eguna antolatuko dute kolektibo hauek, eta adierazi dutenaren arabera, “Gasteiz berri bat sortzen ari dela argi geratuko da” egun horretan.

Albiste hau Hala Beditik ekarri dugu, CC by-sa lizentzia baliatuta. Bertan ikus daiteke OkupaTour osoaren argazki sorta zabala.


Azkenak
2018-06-24 | Jon Torner Zabala
Umorea eta botere harremanak
Irriak norabide berean kolpatzen duenean beti...

Zer da umorea? Galdera inuzentea dirudiena korapilatu daiteke nahi bezainbeste. Zergatik egiten dugu barre gauza batzuen inguruan eta besteez ez? Natural ateratzen zaigu irria, ala zer eta noren gainean barre egin irakatsi egin digute?

Umoreak ia beti egiten baitu boterearen alde, goitik behera maiz. Nor den subjektua eta nor objektua. Nork nori. Horra gakoetako bat. Generoa, arraza, identitatea, naziotasuna… umoreak ditu hierarkiak markatzen. Naziotasun-identitateari heldu diogu... [+]


2018-06-24 | Axier Lopez
Munduko Kopak badu irabazlea

Estadio, taberna eta albistegietako orroak futbola ez den gainerako guztia estaltzen hasi dira, baita nazioarteko futbolarekin lotutako negozio ilun eta ustelak ere. 2015eko AEBetako fiskal nagusiaren hitzak ahanzturaren zingiran urperatu dira jada: “Futbolaren kupuletan agerikoa, sistematikoa eta sakonki errotutakoa da ustelkeria”. Errusiako gizonezkoen munduko futbol txapelketari begira izango dira 3.400.000 lagun, FIFAren datuen arabera. Eta badakigu kiroletik baino negoziotik... [+]


Mugimendu feministaren beste garaipen bat

Maiatzean Irlandan egin bezala, Argentinan ere mugimendu feminista garaile atera da Eliza Katoliko atzerakoiaren presioen gainetik. Diputatuen ganbera abortu legearen alde agertu da, hamaika urtean sei aldiz baztertu ostean.


2018-06-24
Neymarren orrazkera Aginagako angulak promozionatzeko kanpaina bat da

Aginagako angulagileek baieztatu dutenez, Brasilgo futbol selekzioaren Munduko Txapelketako lehen partiduan Neymarrek buruan zeraman beraien produktu berria: angulak curryarekin.


2018-06-24
"Small pintxos, great ostia" kanpaina, turistak kontzientziatzeko

Bilbon aurkeztu dute kanpaina, The World’s 50 Best Restaurants ekitaldian. Bezperan sukaldari gonbidatuek afaldu zuten Atxondoko Etxebarri erretegian eta, noski, barraskilo-zukuarekin erregositako pinaburuz betetako abakondo uzkiari laguntzeko txakolina edan behar, eta ondoren txupito eta klonklonklon batzuk, ba ideiarik onena nork botako lehian hasi eta hala amaitu zuela kontuak: “Small pintxos, great ostia” kanpaina, Akira Mamigutxi txef japoniarrak proposatua.


William A. Douglass. Amerikarraren erroak Nafarroan
"Oso lotuta nago euskaldunei, baina ez naiz euskalduna"

Euskal Herrian barrena ibili da oraindik orain William A. Douglass antropologoa. Inork uste ez duela etorri ohi da, eta han eta hemen ibili ondoren hegaldatzen da berriz. Hemen denean, konpromiso ofizialak bete eta, hutsik gabe, beti da ateak zabaldu zizkioten herri bietan, Etxalarren eta Aulestin. Bertan ditu amerikarrak euskal erroak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude